Fundación Hospitalariasen Erizaintzako I. Jardunaldi Nazionaletan parte hartu dugu

Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko partaideen taldea
Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko partaideen taldea.

Atzo, Fundación Hospitalariasen Erizaintzako I. Jardunaldi Nazionalak egin ziren Bartzelonan, “Bihotzetik zaintzen” lelopean, eta Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko erizainen ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen bertan. Erizainek osasun sisteman eta batez ere sistemaren gestioan, humanizazioan eta berrikuntzan duten funtsezko zeregina balioesten duen topaketa gisa antolatu dira jardunaldiak, eta bertan Ospitalarioak Fundazioaren hainbat egoitzetako 125 profesional bildu ziren, zeintzuek asistentziaren eraginkortasuna eta kalitatea lortzeko beraien zentroetan aplikatzen ari diren ekimenak partekatu zituzten.

Gure zentroetako 14 erizainez gain, Jose Luis Giron gure zuzendari asistentziala eta Jardunaldietako Batzorde Zientifikoko kidea ere egon zen Bartzelonako topaketan.

Beatriz Urdangarin Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Lege Psikiatriako Unitateko erizainak “Adaptándonos a nuevos retos” izeneko mahaian parte hartu zuen arratsaldean, eta “Sistema de video-analítica basado en IA para la mejora de los procesos de seguridad del paciente” izeneko hitzaldia garatu zuen. Bere hitzaldian, UPLn ezarritako sistema berriaren ezaugarriak eta funtzionamendua azaldu zizkien Jardunaldira bertaratutakoei. Sistema berriak mugimenduen patroi pertsonalizatuak aztertzen ditu 360 graduko kameren bidez, eta Unitateko logeletan erorikoak eta beste gorabehera mota batzuk erregistratzen direnean langileei abisuak bidaltzen dizkie.

Ekitaldia goizean hasi zen Miriam Algarra Fundació Hospitalàries Barcelonako Erizaintzako zuzendariaren eta Josep Tristany Kataluniako Osasun Mentaleko eta Adikzioen Plan Gidariaren zuzendariaren ongietorri hitzekin. Ondoren,Liderazgo enfermero orientado al desarrollo científico de la enfermería izeneko inaugurazio hitzaldia egin zen, Bartzelonako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko dekano M. Teresa Lluchen eskutik. Bere hitzaldian, Lluchek liderren etengabeko prestakuntzaren eta erizainen kolektiboaren motibazioaren garrantzia nabarmendu du.

Ondoren, Liderazgo de Enfermería y Gestión Sanitaria izeneko 1. Mahaia egin zen, Isabel Haro Fundació Hospitalàries Barcelona Nordeko Erizaintzako zuzendariak moderatuta.

Hitzaldien artean, Fundazioak Madrilen duen Ospitalizazio arloko Erizaintzako gainbegirale Lucia Cartonek freelance erizaintza ospitaleko ekipoetan tresna berritzaile gisa integratzearen gaiari heldu zion. Carlos Mendez Fundació Hospitalàries Barcelona Nordeko Kalitatearen eta Prozesuen arduradunak, berriz, azaldu zuen nola 2010az geroztik pazientearen segurtasuna kultura ardatz transbertsal gisa sendotu dela  eta emaitza onak izan dituela.

Entzuleak eta bi pertsona mahai batean agertokian

Era berean, LEAN ereduak kudeaketa sanitarioan duen eragin positiboa azaldu zen, funtsean prozesuetan dauden hondakinak ezabatzea baitakar.  Juan Manuel Perez Fundació Hospitalàries Martorelleko osasun mentaleko ospitalizazio arloko Erizaintzako koordinatzaileak aurkeztu zuen gai hori. Carmen Castro Fundació Hospitalàries Barcelonako kirurgia arloko gainbegiraleak erizain kudeatzaileak kirurgia arloan duen zeregin estrategikoan zentratu zuen bere hitzaldia, asistentzia prozesuaren funtzionamendu eraginkor, seguru eta antolatua bermatzeko duen funtsezko rola azpimarratuta.

Jardunaldiak Humanización y valores en el modelo de cuidados izeneko 2. mahaiarekin jarraitu zuen, eta arratsaldean Adaptándonos a los nuevos retos” izeneko 3. Mahaiaren txanda izan zen.

Lehenengo mahaian, zeina Emilio Negro Palentziako eta Burgosko Fundación Hospitalariasko zuzendariak moderatu baitzuen, Carmen Sanz Fundación Hospitalarias Zaragozako Erizaintzako gainbegiraleak eta Sara Garro Valladolideko Benito Menni Ospitale Zentroko Zainketa Aringarrien Unitateko erizainak hitz egin zuten, eta haiek osasun mentaleko eta zaintza aringarrien lerro asistentzialetako zaintzen humanizazio alderdiak jorratu zituzten.

Bestalde, Rocio Jimenezek, geriatriako erizain espezialista eta Fundación Hospitalarias Malagako gainbegiraleak, “Nuevos espacios terapéuticos alternativos a las medidas coercitivas” gaiaz hitz egin zuen, eta Gloria Gonzalezek, Palentzian Adinekoen Eguneko Zentroko arduradunak, pertsonarengan zentratutako arreta ereduaren inguruko hainbat gogoeta interesgarri azaldu zituen.

3. Mahaian, zeina Zenaida Boza Valladolideko Benito Menni Ospitale Zentroko Erizaintzako zuzendariak moderatu zuen, Beatriz Urdangarin gure lankidearen hitzaldiaz gain, Pedro Lucenari eta Blas Blazquezi entzun ahal izan genien. Lehenak, Fundación Hospitalarias Ciempozuelosen adimen urritasuneko egoitzako Erizaintzako gainbegiraleak, espektro autistako nahasmenduak dituzten pertsonetara egokitzeaz hitz egin zigun; bigarrenak, berriz, Osasun mentaleko unitateetako zaintzetako Safewards ereduan sartu gintuen, Fundació Hospitalàries Sant Boin ezarritako ereduan, alegia.

Jardunaldiari amaiera emateko, hitzaldi bat eman zen talde bikainen sorreran eta pazientearentzako orientazioan zentratuta, erizain lidergoaren funtsezko balio gisa. Soledad Gallardo Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko Son Llàtzer Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerenteak eman zuen hitzaldia, eta ondoren Mª Angeles Carbajo Fundación Hospitalarias Cantabriako zuzendari asistentzialak moderatuta mahai inguru bat egin zen.


Partekatu