Ospitalarioak Fundazioa Euskadik Donostiako Enpresen Lasterketan parte hartu du

Ospitalarioak Fundazioa Euskadik Donostiako Enpresen Lasterketan parte hartu du

Ospitalarioak Fundazioa Euskadik parte hartu zuen igande honetan ADEGIk antolatutako Donostiako Enpresen Lasterketaren 17. edizioan. Parte-hartze errekorra izan zuen edizioak: 1.125 talde eta 4.500 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen.

Erakundeak 3 talde mistorekin hartu zuen parte, zentro eta arlo desberdinetako 12 profesionalekin.

Lasterketaz harago, ekimenak aukera eman zuen lan-ingurunetik kanpoko espazio bat partekatzeko, harremanak sendotzeko eta egunerokoan apenas elkartzen diren pertsonen arteko gertutasuna sustatzeko.

👉 Taldea ere horrela eraikitzen delako.

Ospitalarioak Fundazioa Euskadi bezalako erakunde handi eta banatuetan, lanetik haragoko topaguneek balio handia dute. Izan ere, gertutasuna, pertenentzia-sentimendua eta talde kultura indartzen laguntzen dute.

Jardunaldia giro onak, talde izaerak eta esperientzia elkarrekin partekatzeko gogoak markatu zuten.

Edizio honen ondoren, datorren urterako erronka ere mahai gainean geratu da:

👉 parte-hartzea bikoiztea.

🏃💙 Ospitalitatea lau haizetara.


Partekatu