Osasun mentala

Ospitalarioak Fundazioa Euskadik “Votemos” filma aurkeztuko du Donostian

Asistentes a una sala de cine levantan la mano como si votaran

Santiago Requejoren (Abuelos, No puedo vivir sin ti) Votemos film berria zinemetan estreinatuko dela eta, Ospitalarioak Fundazioak, osasun mentala ikusarazteko eta sentsibilizatzeko egiten duen lanaren parte gisa, aurrestreinaldi bat bat antolatu zuen atzo, zuzendaria eta aktore protagonistetako bat bertan zirela: Raul Fernandez de Pablo.

Hitzordua Gipuzkoako hiriburuko Principe zinemetan egin zen, 200 lagun baino gehiago bildu zituen aurrestreinaldi batean eta ondorengo solasaldian. Saioan parte hartu zuten Santiago Requejo zuzendariak eta Raul Fernandez de Pablo aktoreak, Jose Ramon Arambarri Gipuzkoako Osasuneko lurralde ordezkariak eta Vicente Hueso Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko (lehen, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak) Osasun Mental Komunitarioko koordinatzaileak. Solasaldia Aloña Velasco kazetariak moderatu zuen.

Dozenaka profesionalez gain, aurrestreinaldira joan ziren pertsona asko osasun mentaleko diagnostikoarekin Ospitalarioak Fundazioak artatutako pertsonak izan ziren. Hala, horietako batzuek, filma amaitzean, beren testigantzak kontatu zituzten jendaurrean, pertsonaietako batzuekin identifikatu zirela erakutsiz. Era berean, zenbait lagunek norberaren gaixotasunari, estigmari eta autoestigmari buruz duten pertzepzioa partekatu zuten. Mahaiko kideekin elkarrizketa ordubete baino gehiago luzatu zen, eta eskerrak eta aitortza adierazteko txalo zaparradak errepikatu ziren.

Santiago Requejok jakinarazi zuenez, Ospitalarioak Fundazioko profesional batek madrildar baten benetako kasua kontatu zionean sortu zen filmaren ideia: eskizofrenia paranoidea zuen, eta pisu bat alokatzeko seinalea emanda zuen dagoeneko. «Eta hara bizitzera doan egunean, jabeak deitu eta ezetz esaten dio. Pertsona horrek bizitza erabat funtzionala egiten zuen. Eta arrazoia zen bizilagunetako batek haren egoeraren berri izan zuela. Eta, ondorioz, marmarra zabaltzen joan zen, jabeak arazorik nahi ez zuela erabaki zuen arte. Kontatu zidatenean shock egoeran geratu nintzen, eskandalizatuta. Bada, ordubete geroago, bizilagun berri batekin bat egin nuen topo nire etxeko igogailuan: duela hiru hilabete aldatu zen etxez, baina ni oraindik ikusi gabe nengoen. Eta igogailutik irtetean, agur esan, etxean sartu nintzen, eta atea itxi eta pentsatu nuen: “eta, pertsona hori gaizki badago?” Osasun mentaleko arazoak dituen pertsona batekin bizi nahi dut? Beharbada, ez”. Eta hortik aurrera, Ospitalarioak Fundazioari esker, eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak ezagutuz, aurreiritziak erortzen joan ziren. Gero film laburra egin genuen, eta ondoren film luzea, gaur arte».

Zuzendariak adierazi zuenez, film honek «ukabilkada bat joko dio errealitate sozial honetaz ohartu eta ezagutu behar duen gizarte bati. Konfiantza dut zenbait gaitan harago joan nahi duen gizateriaren zati horretan. Uste dut filmak gaitasun hori izan dezakeela, begiratzeko beste kristal bat, agian modu egokian begiratzen ez zen errealitate bati bestela begiratzeko».

Varias personas, delante de un cartel de la película Votemos
Ezkerretik eskuinera, Jose Luis Giron, Santiago Requejo, Aloña Velasco, Irune Galarraga, Raul Fernandez de Pablo, Jose Ramon Arambarri eta Vicente Hueso.

Jose Ramon Aranbarrik, berriz, Gipuzkoako Osasuneko lurralde ordezkariak, hau adierazi zeun filmari buruz solasaldian: «bakoitza bere errealitatearen ispiluaren aurrean jarriko du. Pertsona bakoitzari zer pentsatua emango dion film bat da, eta agian onegia dela ere uste dut, sakontasun handia duelako. Gaur egun film asko entretenimendura bideratzen dira. Honek, entretenitzeaz gain, nor bere buruaren aurrean jartzen du, ispilu batean bezala. Filmak ez dizu uzten planteatzen duen galderari iskin egiten».

Arambarrik adierazi zuen gustura hartuko lukeela pertsona guztiek modu berean konparatuko balute gaixotasun traumatologiko bat, bihotzeko gaixotasun bat eta gaixotasun mental bat. «Zoritxarrez, horra iristeko bidea geratzen zaigu oraindik. Bide luzea dugu oraindik ibiltzeko. Eta film hau bide hori ibiltzen joateko laguntza da».

Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Osasun Mental Komunitarioko koordinatzaile Vicente Huesok gaineratu zuenez, publiko bat dago, “egiazki gai horien inguruan hausnartzeko interesa duena. Kontua ez da entretenimendua bilatzea bakarrik. Pertsona asko daude gai sozialei buruz hausnartzeko, gaur egun gizarteak dituen arazoei irtenbideak bilatzeko».

Psikologoa konbentzimendu osoz esan zuen: «Gaixotasun mentala duten pertsonekiko aurreiritzi gehienak eta biztanleriaren zati batek sortzen duen estigma ezjakintasunetik bertatik datoz».

Azkenik, Raul Fernandez de Pablo aktoreak onartu zuen inoiz ez zuela lan egin osasun mentaleko arazoak jorratzen dituen film batean, ez telesailetan, bai zineman. «Baina Santiagok filmean parte hartzeko aukera eskaini zidanean, poz handiko unea izan zen, pertsonaiagatik beragatik. Filmaketa oso zorrotza izan zen, oso gogorra, nekagarria, baina izugarri disfrutatu nuen. Aktore gisa, asko gozatzen zen».


Ospitalarioak Fundazioak Espainia osoko hirietara eramaten ari gara “Votemos” filma: Madril (maiatzak 13), Zaragoza (maiatzak 19), Bartzelona (maiatzak 21), Iruñea (maiatzak 22), Badajoz (maiatzak 26), Santander (maiatzak 27), Donostia (maiatzak 29), Palentzia (ekainak 2), Valladolid (ekainak 3) eta Sevilla (ekainak 5).

Itzulia ekainaren 11n amaituko da Madrilen sari handi batekin. Eta, ondoren, filma ekainaren 13an estreinatuko da Espainia osoko zinema-aretoetan.

 

Albiste hau, komunikabideetan:


Partekatu