Adineko pertsona

Paseoak, loreak eta sormena

Varias mujeres mayores muestran sus manos, en las que hay pulseras hechas con margaritas

Udaberria etortzearekin bat, sormena eta naturarekiko kontaktua bihurtu dira protagonista Txurdinagabarri Egoitzan, 3. eta 4. solairuetan egindako arteterapia tailer batzuei esker. Apirileko lehen astean egindako jarduerek aire zabaleko irteerak eta lore naturalekin egindako eskulanak konbinatu zituzten, egoiliarren ongizate emozionala eta estimulazio sentsoriala sustatzeko.

Bi solairuetan, loreak jasotzeko txango laburretan parte hartu zuten, eguraldi onaz eta ingurune naturalaz gozatuz. Ondoren, jasotako loreak izan ziren bi proposamen sortzailetako material nagusia, talde bakoitzari egokituta.

3. solairuan, egoiliarrek jasotako loreekin loreontzi apaingarri bat egin zuten, orain espazio komunetako bat apaintzen duena. 4. solairuan, berriz, koleoak landatu zituzten –kolore biziko landare bat–, eta lorez osatutako eskumuturrekoak sortu zituzten, talde lana, ukipen memoria eta adierazpen artistikoa uztartu zituen jardueran.

Udaberriko tailer hauek zentroaren arteterapia programaren barruan kokatzen dira, eta, sormena eta motrizitate fina suspertzeko ez ezik, aire libreaz gozatzeko eta egoiliarren eta ingurunearen arteko lotura indartzeko ere balio izan dute.


Partekatu

Albiste gehiago

Imagen del Papa Francisco en blanco y negro

Beti gure bihotzean, Frantzisko Aita Santua