Desgaitasun intelektuala

Desgaitasun intelektuala duten pertsonen sexualitateari buruz isiltasuna haustea, eskubide eta osasun kontu bat da

Unos pies descalzos sobre el cesped

Sexualitatea pertsona ororen bizitzaren funtsezko arlo bat da. Hala ere, adimene urritasuna duten pertsonen sexualitateaz hitz egitean utsune, isilune, tabu asko dago oraindik pertsona hauen ongizatea, autonomia eta bizitza oso bat izateko eskubidea mugatzen dutenak. Errealitate hau modu era professional eta irekian hartzea, guztion ardura kolektiboa da.

Urtetan zehar, adimen urritasuna duten pertsonen sexualitatea alde batera utzi edo gai deserosotzat hartua izan da.  Isiltasun horrek, desinformazioa sortu du, bortxakeriaren aurreanzaurgarritasun haundiagoa eta emozioak adierazteko zailtasunak. Sexu heziketa egokia jasotzeko aukera gutxi egon da desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako.  Errealitate hau onartzea, lehen urratsa da arreta gizatiarrago eta pertsonalizatu bat eskeintzen duen eredu bateruntz aurrera egiteko.  .

Babesteko eta ahalduntzako heziketa

Sexu-hezkuntza inklusiboa funtsezko babes tresna bat da. “Ez da Ez” bezelako mezu argiek, desgaitasun intelektuala duten pertsonei mugak argi identifikatu, deseroso sentiarazten dituzten egoerak salatu eta arrisku egoeretaz ohartarazten laguntzen diete. Horretaz gain, haien ahalduntze pertsonala eta erabakitzeko eskubidea indartzen ditu.

Prozesu horrek, inguruaren konpromezi irmoa ere eskatzen du. Pertsona batek “Ez da Ez” esaten duenean, bere erabakia entzun, errespetatu eta onartu behar da. Laguntza emazionala eta profesionala funtsezkoak dira autonomía erabiltzean, kulpa, beldu eta baztertze sentimenduak sahiesteko.

Identitatea, dibertsitatea eta errespetua

Desgaitasun intelektuala duten pertsonek genero identitate eta sexu orientazio desberdinak izan ditzakete, veste edozein pertsonak bezela. Anistasun eta hori onartu eta laguntzea funtsezko da baztertze gehigarriak sahietsi eta persona bakoitzak bere identitatea beldur eta lotsarik Gabe bizi dezan laguntzeko.

Genero eta anistasunaz hitz egitea sexu heziketa integral baten parte da, informazioa irisgarrian, entzute aktiboan eta ingurune seguruetan oinarritua behar du izan.

Lagundu, orientatu eta tabua hautsi

Oztopo nagusietako bat oraindik ere tabu soziala da. Isiltasunak, nahasmendua, beldurra, eta batzuetan ulermen zailtasunen ondorioz portaera moldakaitzaksortzen ditu. Horregatik ezinbestekoa da gida, laguntza eta sexualitateaz naturaltasunez eta errespetuz hitz egiteko espacio seguruak eskeintzea.

Adimen urritasuna duten pertonek erreferente heldu eta profesional trebatuak behar dituzte, aurreritzirik Gabe entzungo dituztenak , azaldu eta laguntzeko gai izango direnak beti ere sexu hezkuntza ongizaterako eta babes tresna gisa ulertuta.

Ospitalarioak Fundazioa Euskadiren konpromezua

Ildo horretan Ospitalarioak Fundazioa Euskadi-ren baitan hainbat neurri ari da hartzen behar horiei erantzuteko. Alde batetik, profesional taldea, sexualitatea eta desgaitasun intelektualaren gainean ari da trebatzen, artatutako pertsonei era egokiagoan lagundu, zalantzei errespetutik eta ezagutzatik erantzun ahal izateko

Bestalde, Arrasateko Udalarekin lankidetza, sexu hezkuntzako programa espezifiko bat jarri da martxan, taldeko saioak eta banakako eskuhartzeak barne hartzen dituena. Programa honen bitartez, orientazioa, psikohezkuntza eta laguntza eskeintzzen dira, sexualitatearen bizipen osasungarria, segurua eta persona bakoitzaren eskubideekin lerrokatua bilatuz.

Desgaitasun intelektualaren kasuan sexualitateaz hitz egiten degunean . giza eskubideez, duintasunaz eta autonomiaz hitz egiten ari gara. Isiltasuna apurtzea ezinbestekoa da ingurune justuagoak, seguruagoak eta benetan inklusiboagoak eraikitzeko.


Partekatu