Su artifizialak ikusten Txurdinagabarriko terrazatik
Bilboko Aste Nagusiko ekintzarik politenetako bat su artifizialen eguneroko erakustaldia da, eta adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan pozarren egoten gara haiei begira gure teilatuko terrazatik.
Itxaronaldia entretenigarriagoa izan dadin, txokolatea eta porrak igotzen ditugu, eta mokaduen artean suak komentatzen ditugu, asko eta gutxi iraun duten, formak, koloreak… Primeran pasatzen dugu gure iritziak ematen eta, behin saioa amaitu eta gero, terrazan geratzen gara berriketan eta txisteak kontatzen.
Ohean geratu behar eta suak ikustera gora igo ezin diren aitona-amonak ere ez ditugu ahazten, eta, horregatik, igo baino lehen, logeletatik pasatzen gara pixka bat hitz egitera eta beraiei ere txokolatea eta porrak eramatera.