Txoko Gurea Abesbatza Txurdinagabarri Egoitzan “estreinatu” da

Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Otxarkoaga auzoan diharduen Bizitegi elkarteko “Txoko Gurea Abesbatza”ren bisita jaso genuen maiatzaren hasieran.
Beheko solairuko aretoan, abesbatzako taldeak errepertorio polit bat errepasatu zuten ia hiru ordu laurdenez, gitarra batez lagunduta, eta txaloak eragin zituen interpretazio bakoitzarekin.
Oso bisita berezia eta hunkigarria izan zen: koruak gure zentroan ematen zuen lehen kantaldia zen, eta oso gustura hartu genuen haiek ezagutzea. Gainera, egoiliarren artean elkarteko kide izandako pertsonak zeuden, eta berriz ere kide ohiekin elkartu ahal izan ziren.
Bizitegi 1988an sortutako irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta Otxarkoagan gizarte bazterketa arintzea du helburu, horretarako hainbat lan ildo erabiliz, besteak beste: sentsibilizazio eta salaketa ekintzak, baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzea eta komunitatean parte hartzea.