Udan artez sartzen

Ospitalarioak Fundazioa Euskadik kudeatzen duen Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan, jarduerek ez dute etenik. Asteartean, hilak 18, egoiliar eta senide talde batek Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbao bisitatu zuen, eta Chiharu Shiota japoniar artistaren “My House Is Your House” erakusketaz gozatu ahal izan zuten, baita atrioan instalatuta dauden “Ciénaga estrellada”, “Arrebol” eta “Luz cauce” lanez ere, Azkuna zentroari atxikitako Elena Aitzkoa artistaren “Ur Aitzak” multzo eskultorikoaren parte.
Japoniar artistaren instalazioa elkarri lotzen zaizkion hainbat hari gorriz eraikita dago, eta etxeari, memoriari eta giza konexioari buruzko hausnarketa bisual eta emozional bat proposatzen du. Proposamenak zirrara egin zien bisitariei, originaltasunagatik.
Bisitaren ondoren, taldeak mokadu bat hartu zuen giro animatuan, eta ikusten aritu zirenari buruzko inpresioak trukatu zituzten.
Sei egun geroago, hilak 24, astelehena, jai bat antolatu genuen goiko terrazan, udari ongietorria egiteko. Urtaroak dakartzan aldaketei buruzko elkarrizketa batekin hasi zen eguna: naturaren eraldaketa, ohiko janariak eta egun eguzkitsuek gogorarazten dizkiguten sentsazioak. Ondoren, tortillaz, cherry tomate eta gazta brotxetaz eta ardo-gaseosa freskagarri batez osatutako mokadu batekin gozatu genuen, hori guztia musikarekin girotuta, zeina lagun askori itsasbazterrean igarotako udak gogorarazi zizkien. Ezin hobeto amaitzeko, izozkiak, jakina.