Uda mugitua Txurdinagabarrin
Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan oso uda mugitua izan dugu, ekintza pilo batekin. Ondoren, laburpen bat egiten dizuegu.
Hainbat aldiz joan gara hondartzara egun pasa, edo, mendia gurago dutenak, Akarlandako merenderora. Hondartzan poliki paseatzen gara urertzean, eta batzuk bainatu ere egiten dira. Akarlandan oso bide atseginak daude, ingurune natural zoragarri batean, eta forma eta neurri desberdinetako hostoak jasotzea gustatzen zaigu. Ondoren, mahai jokoak antolatzen ditugu, eta musika entzuten dugu. Bai hondartzan, bai mendian.
Ostiral goizetan Doña Casilda Parkera edo Artxandara egin izan ditugu txangoak, aire libreaz gozatzera.
“Kirol” pixka bat gehiago egiteko, astelehen goizetan Europa Parkera irten gara paseo taldearekin, parkean ibiltzeko.
Eguraldi ona egin duen egun guztietan Egoitzako teilatuko terrazara igo gara eguzkia hartzera, erlaxatzera, aire libreko jolasak egitera, gimnasia egitera, eta hankak freskatzera gure “igerileku” partikularrean. Aurten baratze txiki bat sortu dugu terraza horretan, eta letxugak, tomateak eta piperrak landatu ditugu.
Y por las tardes, hemos organizado el campeonato de verano con distintos juegos de puntería y juegos de mesa.