Desgaitasun intelektuala Osasun mentala

Udako festa ospitalean: egun freskagarri bat ur jolasen artean

Udako ohiko festak profesionalak eta erabiltzaileak elkartu zituen berriro ere, parte hartzea, energia eta gozamena protagonista izan zituen goiz batean. Gogotik espero zen egunean, ospitalea kolorez, ur jolasez eta musikaz bete zen, irribarreak eta dibertsioa partekatuz.
Gazte batzuk plastikozko gainazal busti baten gainean txirrist egiten

Hilaren 17an, osteguna, urtean gehien espero diren jai horietako bat ospatu zen Ospitalarioak Fundazia Euskadiko Arrasateko Ospitalean: udako festa. Lehen ordutik, ospitaleko Unitateak taldeka antolatu ziren, ur jolasez osatutako ginkana freskagarri batean parte hartzeko. Xaboi txirrista erraldoia, puxikak, “maxi” mahukak, kuboak eta musika asko, zentroko kanpoaldeak ekintza eta gozamen kolektiboko agertoki bihurtuta.

Fruta flash natural batekin indarberritzeko pausa bat egin ondoren, goiza ur puxiken gerra epiko batekin amaitu zen, eta parte hartzaileek zein ikusleek blai eginda bukatu zuten.

Ospitalarioak Fundazioa Euskadik Arrasateko ospitalean duen Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko taldearen koordinatzaile Amaia Segoviak talde lanaren funtsezko zeregina nabarmendu du, horrelako festa ezinezkoa izango litzatekeelako langile guztien inplikaziorik gabe, sormenez eta gogoz gainezka beti. “Ahalegina merezi izan zuen, primeran pasatu genuen. Gogoan gordetzeko eguna izan zen, eguraldi ona ospatzeaz gain, loturak indartzen baititu”, azpimarratu du.


Partekatu