Ospitalarioak Fundazioak “Votemos” filmaren aurrestreinaldiaren bira esklusiboa aurkeztu du, zeinak osasun mentalaren inguruko estigma lantzen baitu

Votemos filma

Ospitalarioak Fundazioak “Votemos” film luzearen aurrestreinaldia eramango du modu esklusiboan Espainiako 10 hiritara. Filma Santiago Requejok zuzendu du, eta ironiaz eta umorez lantzen du gizartean oso presente dagoen gai bat: oraindik ere osasun mentaleko arazoak dituztenei buruz dagoen estigma handia.

Gure erakundeak proiektuarekin duen harremana 2021. urtetik dator, film luzearen aurrekaria izan zen “Votamos” film laburraren gidoia prestatzen parte hartu baikenuen. Une hartan, gidoia lantzen parte hartu genuen, osasun mentalaren inguruko estigmaren aurkako borrokan dugun esperientzia zabala eskainiz zuzendariari eta aktore taldeko zenbait kideri. Film laburrak aitortza ugari jaso zituen zenbait festibaletan; esaterako, 2022ko Goya sarietarako izendatu zuten, eta 2023ko Oscarren shortlist-ean ere sartu zen.

Film laburraren arrakasta ikusirik, Santiago Requejoren taldeak beste pauso bat eman eta film luze bihurtzea erabaki zuen, mezu garrantzitsu hori publiko zabalago bati helarazteko. Ospitalarioak Fundazioan proiektu zinematografikoarekin bat egitea erabaki dugu, osasun mentalaren egunerokotasunean oraindik dauden aurreiritziak modu argi eta hurbil islatzen baititu.

“Votemos” filmari buruz

Madrilgo erdialdeko eraikin batean, bizilagun erkidego bat batzarra egiten ari da, igogailua aldatu behar den erabakitzeko. Bozketa amaitu dela ematen duenean, ezusteko bat jasotzen dute, alegia, osasun mentaleko arazoak dituen errentari berri batek pisuetako bat alokatu behar duelako albistea jasotzen dutenean. Bizilagunek berehala aldatzen dute bileraren ildoa. Errentari berria onartu behar dute? “Votemos” gidoi bikaina du, osasun mentalari buruz ditugun aurretiko iritziak zalantzan jarraraziko dizkiguna, eta arazoa egiazki norena den birplantearazi.

Lehen maila artista taldeak ematen die bizia pertsonaia bitxi horiei: Clara Lago, Tito Valverde, Gonzalo de Castro, Raul Fernandez de Pablo, Neus San, Christian Checa eta Charo Reina.

Aurrestreinaldi esklusiboen bira

10 aurrestreinaldietako bakoitzaren ondoren solasaldia egingo da partaide hauekin: filmaren zuzendari Santiago Requejo, aktore taldeko kide bat, Administrazio Publikoaren ordezkari bat, Ospitalarioak Fundazioko osasun mentalaren arloko profesional bat, eta gure zentroetako erabiltzaile bat.

Tourra amaitzeko, ekainaren 10ean, Madrilen premiere handi bat egingo da. Ondoren, filma Espainia osoko zinemetan estreinatuko da.

Jarraian, hiri bakoitzeko aurrestreinaldiaren data kontsultatu daiteke:

  • Madril: maiatzak 13
  • Zaragoza: maiatzak 19
  • Bartzelona: maiatzak 21
  • Iruñea: maiatzak 22
  • Badajoz: maiatzak 26
  • Santander: maiatzak 27
  • Donostia: maiatzak 29
  • Palentzia: ekainak 2
  • Valladolid: ekainak 3
  • Sevilla: ekainak 5

Partekatu