Eguberri guztietan bezala, Aita Menni Ospitaleak bere lantaldea osatzen duten pertsona guztiei detaile bat oparitu die. Baina, aurten, egunotan dastatzeko produktuen saskiak beste eginkizun bat ere betetzen du: gaixotasun neurodegeneratiboak Ikertzeko minutuak oparitzea.
Bilboko Egaña kalean Aita Mennik duen Neurorrehabilitazio Zentroko hainbat pertsonak harreman profesionala eta are pertsonala dute Walk on Project –WOP, proiektua osatzen duen taldearekin; fundazio horrek lortzen dituen fondoak zientzian laguntzera zuzentzen dira, gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borrokan aurrera egiteko. Batez ere Bilbon dira ezagunak Estropatada antolatzen dutelako (itsasadarreko ahatetxo lasterketa, eta WOP Festival osatzen duten rock kontzertuak ere antolatzen dituztelako. Sarreren salmenta eta WOPatos jarduerez gain, ehungintzako lerro bat eta Gabonetako saskien banaketa ere badituzte, finantzatzeko iturri moduan.