Ospitalarioak Fundazioko bi taldek parte hartu zuten Futbol Why Not? Txapelketaren XI. edizioan

Ospitalarioak Fundazioa Euskadi Why Not? Futbol Txapelketaren hamaikagarren edizioan izan zen berriro, urtero EAEko osasun mentaleko hainbat zentrotako erabiltzaileak biltzen dituen hitzorduan. Oraingoan, jardunaldia urriaren 24an egin zen, Donostiako Puio zelaian, eta zortzi erakundetako 150 pertsona inguruk parte hartu zuten.
Arrasateko ospitaletik 49 lagun joan ziren, eta horietatik 26k Ospitalarioak Fundazioa Euskadi ordezkatu zuten bi taldeetan parte hartu zuten. Gainerakoak harmailetatik animatzeaz eta laguntza pankartak egiteaz arduratu ziren, txapelketa honen ezaugarri den jai eta parte hartze giroan lagunduz.
Urtero bezala, eguna parte hartzen duten taldeen arteko laguntasunagatik, errespetuagatik eta kiroltasunagatik nabarmendu zen. Eta oraingoan ere, Why Not? ekimenak Real Sociedad Fundazioaren eta Mitxel Loinaz, Miguel Fuentes eta Periko Alonso jokalari ohien laguntza izan zuen, urtero hitzorduan parte hartu eta taldeei sariak eta dominak ematen baitizkiete.
Gure bi taldeen ahalegina gorabehera, bakar batek ere ez zuen lortu finalera iristea, baina indar guztiekin borrokatu ziren eta, horregatik, zoriondu egin behar dira.
Astelehen eta asteazkenetan astero ospitalean egiten diren futbol saioak izan ziren hitzordua prestatzeko entrenamenduaren oinarria. Gainera, txapelketaren aste berean antolatzeko topaketa bt egin zen jokalarien artean, partidetako posizioak eta planteamendua zehazteko.
Futbola ospitalean gehien sendotutako jardueretako bat da, bai parte hartzaileen inplikazio eta motibazio maila altuagatik, bai pertsonen ongizate fisiko eta psikosozialari ekartzen dizkion onurengatik.




















