Estropatadan parte hartu dugu berriro

Urriaren 3an eta 21ean, Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzako bi lagun taldek Bilbora egindako irteera banaz gozatu zuten, Estropatada zela eta, WOP Fundazioak gaixotasun neurodegeneratiboen aurka borrokatzeko dirua biltzeko antolatutako gomazko ahate lasterketa originala. Kausa solidarioa babesteaz gain, dendetan zehar ibilzeko eta taldean momentuak partekatzeko aprobetxatu zuten.
Lehen paseoak, urriaren 3an, osteguna, Kale Nagusian jarritako standera eraman gintuen, eta, 2023an eta 2024an bezala, gure ahate solidarioak erosi genituen –solairu bakoitzeko bat–, lasterketan parte hartzeko. Irteera aprobetxatuz, gutako batzuk Bilboko Zara ikonikoa bisitatu genuen: 1907ko eraikin batean kokatua, jauregi bat izan zen, eta ondoren Udal Aurrezki Kutxaren egoitza, barruan kapera bat mantentzeagatik ezaguna. Esperientzia bitxia eta dibertigarria izan zen ezagutzen ez zutenentzat, eta bat baino gehiago besapean erosketaren bat zuela itzuli zen!
Hilaren 5ean, igandea, Estropatada jokatu ondoren, urriaren 21ean Zubiarte merkataritza gunera joan ginen. Han lasterketaren ondoren zegozkigun ahateak jaso, dendetan buelta bat eman eta, konpainia onean, freskagarri batekin gozatu genuen.
Tarte atsegina pasatzeaz gain, irteera hauek aukera ematen digute Bilboko bizitza kultural eta sozialean parte hartzen jarraitzeko, kideen arteko loturak sendotzeko eta elkarrekin esperientzia berriez gozatzen jarraitzeko.