Adineko pertsona
Zuria eta gorria Txurdinagabarri Egoitzan eta Eguneko Zentroan
Urtero bezala, uztailean, Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan eta Eguneko Zentroan sanferminak ospatzen ditugu.
Hainbat egunez zapi gorrietarako erabiltzen ditugun materialak prestatzen ditugu eskulanen tailerretan, eta zentroan barrena ibiltzen den zezena ere begiratzen dugu, “lesiorik” ote duen.
Hilaren 6an zuriz janzten gara, nafar santuari kantatzen diogu eta, iruindarrek bezala, geure entzierro berezia egiten dugu solairu bakoitzean.
Entzierroaren ondoren, jaiak jarraitzen du kantuan eta dantzan, eta jotek ere ez dute inoiz huts egiten.