Reminiscencia Erreminiszentzia iraganeko esperientzia pertsonalak gogoratzeko ekintza da —borondatezkoa edo nahi gabekoa—, sarritan argazki, bideo, musika, soinu edo objektu esanguratsuen bidez.

Teknika psikoterapeutiko gisa, iragana eta oraina lotzeko tresna indartsua da. Horri esker, narriadura kognitiboa, dementzia edo oroimen galera duten pertsonek bizipen esanguratsuak gogora ditzakete eta haien ongizate emozionala hobetu dezakete.

Pertso-na horietan, oroitzapen zaharrenak berrienak baino hobeto gorde ohi dira, batez ere karga emozional handiagoa dutenak. Horregatik, gogorapena nortasuna berreskuratzeko, loturak sortzeko eta komunikazioa estimulatzeko bide egokia bihurtzen da, ahaztuta ziruditen bizipenetarako sarbidea errazten baitu.
Gainera, orainarekiko lotura indartzen du, iraganeko historiaren eta egungo errealitatearen arteko zubia eskainiz.

Bere abantailen artean, erreminiszentzia terapia:
-Dementzia edo Alzheimerra duten pertsonen funtzio kognitiboak eta gogo aldartea hobetzen ditu.
-Profesionalekiko, familiakoekiko eta beste erabiltzaile batzuekiko komunikazioa, interakzio soziala eta konexio emozionala errazten ditu.
-Urduritasuna eta depresioa bezalako sintomak murrizten ditu, batez ere egoitza batean bizi diren pertsonengan.

Tera-pia hori taldeka edo banaka egin daiteke, eta 30 eta 90 minutu arteko saioetan egin ohi da, estimulu esanguratsuak erabiliz. Taldean egiten denean, kohesioa eta kide izatearen sentimendua ere indartzen ditu.

Futbola eta oroimena
Ospitalarioak fundazioan erreminiszentzia erabiltze dugu adineko pertsonekin lantzen ditugun hainbat egitasomotan, horien artean proiektu oso berezi bat: futbolaren bidezko erreminiszentzia.
Proiek-tu hau La Liga Fundazioarekin eta Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioarekin (FEAFV) lankidetzan egiten dugu Tenerifen, Valladoliden eta Euskadin ditugun zentroetan. 2026ko otsailaren 16tik 18ra Alimarket-ek antolatutako Dependentzia eta Osasunaren VII. Kongresu Nazionalean aurkeztu zen.

Gure tailerretan, kirolaren indar emozionalaz baliatzen gara oroitzapenak pizteko, komunikazioa errazteko eta erabiltzaileekiko loturak sendotzeko.
Futbola, konstante bat da pertsona askorentzat.

Futbola pertsona askoren bizitzaren parte den fenomeno sozial eta emozionala da, baita talde baten jarraitzaile aktibo izan ez diren pertsonetan ere. Hori dela eta, duela hamarkada bat baino gehiagotik erabiltzen da hainbat herrialdetan, dementzia edo narriadura kognitiboa duten pertsonengan oroitzapenak suspertzeko, elkarrizketa sustatzeko eta identitatea indartzeko.
“Futbolak emozioak pizten ditu, ez bakarrik pertsona forofo edo zaleengan, baita ez direnengan ere, baina beren herriko taldearekin nolabait identifikatuta ikusi dute beren burua”, azaldu du José Ezquerrak Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Adiineko Pertsona lineako koordinatzaileak.
Adineko pertsonen línea koordinatzaileak.

Jatorriz Glasgowkoa, Eskoziakoa, futbolari aplikatutako oroimena Espainiara iritsi zen Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioaren (FEAFV) eskutik. Federazio horrek proba pilotuak egin zituen Bartzelonan eta Valentzian, Ospitalarien Fundazioari lankidet-za proposatu aurretik. Ondoren, LALIGA FUNDAZIOAk proiektuaren ahalmena aitortu zuen, eta ekimenarekin bat egin zuen, tailerrak egiteko finantzaketa emanez.

Futbolaren bidezko erreminiszentzia: zergatik funtzionatzen duen
Futbolaren potentziala emozio biziak eta oroitzapen ezabaezinak sortzen dituelako da: familian bizitako partidak, ospakizunak, kirol idoloak, estadio enblematikoak. Esperientzia horiek, hain esanguratsuak direnez, oroimenean irauten dute beste oroitzapen batzuk ahultzen direnean ere.
“Emozio biziei lotutako oroitzapenak garunean laguntza gehigarri moduko batez finkatzen dira, halako moldez non etorkizun batean errazago gogoratzen baitira”, azaldu du Ezquerrak.
Ekitaldi esanguratsuen artean, kantuak emozio bati lotuta oroimenean erregistratzen direlako nabarmentzen dira. “Pertsona batzuk gai dira haurtzaroko abestiak gogoratzeko. Hondatze handiarekin ere, kantaren ahapaldi osoa kantatzeko gai dira, nahiz eta gero hitz egiteko gai ez izan”, jarraitzen du Ezquerrak.

Nola egituratzen den futbol eta oroipen saio bat
Futboleko eta oroipeneko gure tailerren saioetan, futbolari beterano batek eta gure profesionalek (talde dinamizatzaileak, psikologoak, terapeuta okupazionalak, etab.) parte hartzen dute elkarlanean. Elkarrizketan hasten dira, antzinako irudiak erakusten dituzte eta ereserkiak abesten dituzte, besteak beste, eta erabiltzaileei gogoratzeko gonbita egiten diete. Futbol zelaietara bisitak ere egiten dira.
Saio bakoitzaren ondoren, erregistro bateratu bat egiten da, eta bertan jasotzen dira erabiltzaileen partehartzeari eta elkarrekintzari buruzko iritziak. Prozesu horri esker, saioa ebaluatu daiteke, eta hurrengoa modu egokiagoan planifikatu.
Saioa emozioen, ilusioen, bizipenen espazio bat da, non malkoak, barreak, dan-tzak, poza… ateratzen diren. Horrek hain onak sortzen ditu, non pertsonak gogo eta ilusio handiz geratzen baitira hurrengo saiorako”, amaitu du Ezquerrak.
Ospitalarioak Fundazioan kirolak inklusio, identitate eta ongizaterako duen ahalmenean sinesten dugu. Gure futbol eta oroipen proiektuaren bidez pertsona bakoitza erdigunean jartzen dugu, bere historia, nortasuna eta bere bizitza markatu duten uneak ezagutuz.

 


Partekatu