Nola eskatu lekua Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan

 

Leku publikoa eskatzea

Onartzeko baldintzak

Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzan leku bat lortu gura duten pertsonek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • 65 urtetik gorakoak edo zahartzaroko ohiko patologiaren bat izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
  • Mendekotasuna aitortua izatea.

Tramitea hasi gura dut

  1. Joan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara.
  2. Eskatu mendekotasunaren balorazioa.Mendekotasunaren kalifikazioa jasotzen badu:
  3. Bete hemen sartzeko eskabidea.Eskabidean, lehentasunen arabera, zein Egoitzatan edo Zentrotan sartu gura duzun eskatu dezakezu.

Nola eskatu mendekotasunaren balorazioa edo berrikuspena?

Mendekotasuna: adinagatik, gaixotasunagatik, desgaitasunagatik edo autonomia fisiko, psikiko edo sentsorialaren faltagatik, bizi kalitate duina bermatuta izateko, etengabe hirugarrenen arretaren mende egon behar duenaren egoera.

Joan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara. Sartu esteka honetan, mendekotasunari eta izan ditzakezun baliabideei buruz gehiago jakiteko: www.bizkaia.net

Mendekotasunaren balorazioa

Mendekotasunaren balorazioa udal eta barruti bakoitzaren arabera dagozkizun Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen da. Jarri zaitez harremanetan dagokizun bulegoarekin ordua eskatzeko.

Mendekotasuna baloratzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu:

  • Balorazioaren eskaera
  • Errolda eguneratua
  • Mediku txosten eguneratua
  • Borondatezko ordezkaritzaren eredua
  • Ordezkariaren NANaren fotokopia
  • Balorazioa eskatzen duenaren NANaren fotokopia
  • Banku fitxaren eredua

Eskatu dezaket zentroz aldatzea, senidea bere familia ingurunera hurbiltzea gura badut edo beste edozein arrazoirengatik?

Egokitzapen aldia igaro ondoren –hiru hilabete–, diputazioaren beste edozein zentrotara aldatzeko eskatu dezakezu. Gainera, lehentasuna izango du beste sarrera berrien aurrean.

Leku pribatua eskatzea

Leku pribatu bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan eta informazioa emango dizugu.

Mezu bat ere bidali dezakezu.

Artikuluak

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Opitalea.

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Adineko helduaren osasun mentala

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari mediko ohia.

Artritisa eta artrosia adinekoengan

Área de Persona Mayor

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari mediko ohia.

Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala

Área de Persona Mayor

Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan

Área de Persona Mayor