Adineko pertsona

Gure adinekoen egoitza guztiek “Libera inicio” ziurtagiria osatu dute

Un grupo de mujeres, mostrando un certificado
Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Ospitalearen talde bultzatzailea.

Bilboko Txurdinagabarri Egoitzak, Oñatiko San Martin Egoitzak eta Ospitalarioak Fundazioa Euskadiren Arrasateko Ospitaleak (lehen Aita Menni Ospitalea) Libera-Care Arauaren lehen faseari dagokion “Libera Inicio” ziurtagiria jaso dute. Lorpen hori aurrerapausoa da pertsonan zentratutako eta euskailurik gabeko arreta ereduaren ezarpenean, Cuidados Dignos Fundazioak sustatuta.

Ziurtagiri berriak Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzak 2024ko amaieran lortutakoari gehitu zaizkio, eta, horrenbestez, “Libera inicio”ren ezarpena osatu da, bai administrazio publikoetarako kudeatzen ditugun adinekoen egoitza guztietan, bai Arrasateko Ospitalarioak Fundazioa Euskadiren Ospitaleko psikogeriatria unitateetan.

Libera-Care araua bi fasetan egituratuta dago –”Libera Inicio” eta “Libera Dignos”–, eta autonomiari, duintasunari eta adinekoenganako eta mendetasun egoeran dauden pertsoneneganako errespetuari lehentasuna emateagatik zabalki onartzen den estandarra da. Helburua da laguntza inguruneetan euskailu fisiko eta farmakologikoen erabilera ezabatzea eta zaintza praktikak arreta humanizatuago baterantz eraldatuz joatea.

Asistentziaren kalitatearen aldeko apustu globala

Egoitza guztiek lortutako mugarria Ospitalarioak Fundazioak adinekoak artatzen dituen zentroetan eredu hori inplementatzeko konpromisoan kokatzen da.

“Libera Inicio” ziurtagiriak, asistentzia praktikak aldatzeaz gain, kultura eraldaketa dakar erakundeen barruan. Gure zentroek prestakuntza eta sentsibilizazio programa sakona egin dute, eta langileak gaitu dituzte egoiliarren premia eta lehentasun indibidualak lehenesteko, gure Pertsonan Oinarritutako Arreta ereduaren ikuspegiarekin bat eginda.

Varias personas, junto a una maqueta de una residencia de personas mayores, mostrando un certificado
Bilboko Txurdinagabarri Egoitzaren talde bultzatzailea.
Varias personas, junto a una maqueta de una residencia de personas mayores, mostrando un certificado
Oñatiko San Martin Egoitzaren talde bultzatzailea.

Partekatu