Adineko pertsona

Musika, dantza eta izozkiak Bilboko Aste Nagusia ospatzeko

Marijaia, begirale batekin eta Txurdinagabarriko egoiliar batekin

Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitza jai giroz bete zen abuztuaren 18tik 21era, Aste Nagusia zela eta. Ospakizuna astelehenean hasi zen, hilak 18, bisita oso berezi batekin: Marijaia, jai hauek gorpuzten dituen pertsonaia, egoitzako solairu ezberdinetan zehar ibili zen egoiliarrak eta profesionalak agurtuz.

Asteartean, hilak 19, eta asteazkenean, hilak 20, egoiliar batzuk, senitartekoak eta zentroko langileak lagun zituztela, Bilboko Pergolara jaitsi ziren, zuzenean “bilbainada” klasikoez gozatzeko. “Izugarri gustatu zitzaigun musika hori kalean bizitzea, garai batean bezala”, zioen partaideetako batek.

Musika giro hori bera ere zentro barrura joan zen, trikitilari baten bisitari esker, trikia solairuz solairu entzunarazi baitzuen, bertan zeuden pertsona guztiak mugitzera, abestera edo, besterik gabe, erritmoaz gozatzera animatuz.

Geure txosna

Aste osoan, “Txurdi txosna” ibiltaria solairu guztietatik igaro zen, izozkiak, alkoholik gabeko koktelak eta mokaduak banatzen, eta jardueretan parte hartu zutenek oso ondo hartu zuten detailea.

Ostegunean, hilak 21, Arotza dantzariaren dantza saio animatua egin zen beheko solairuan, eta askok ez zuten zalantzarik egin aulkitik altxatu eta musikaren erritmora mugitzeko.

Amaiera gisa, hilaren 27an, asteazkenean, egoiliar talde bat Etxebarriako parkera joan zen barraketara, eta bertan gozatu zuten hainbat atrakziotan ibiltzen eta txurroak txokolatearekin jaten.

 


Partekatu