EthiCare’25ek Ospitalarioak Fundazioko eta Espainiako San Juan de Dioseko 300 aditu eta profesional baino gehiago elkartuko ditu Bartzelonan

Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (lehen Aita Menni)
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Gaurkotasuna

Azaroaren 13 eta 14an, Bartzelonak EthiCare’25 Bioetikaren I. Kongresua hartuko du, Ospitalarioak Fundazioak eta Espainiako San Juan de Diosek antolatuta, “Garrantzitsuena, pertsonak” lelopean. Topaketaren helburua etikaren ikuspegia Hospitalitatetik definitzea, sustatzea eta bizitzea da, ez bakarrik arlo asistentzialean, baita bizitza ospitalarioaren dimentsio guztietan ere.
Ekitaldian osasun laguntzan planteatzen diren erronka eta gatazken inguruko gaurkotasuneko gai ugari jorratuko dira, eta hori hausnarketa sakon batetik egin beharra nabarmenduko da, ikuspegi irekiarekin eta diziplina askoren artean. Besteak beste, kalteberatasuna, eskubideen ikuspegia, teknologia digitalaren erabilera, profesionalen erantzukizuna eta jasangarritasuna bezalako gaiak sartuko dira.
Kongresua Bartzelonako ONCEren Auditorioan egingo da. Hitzaldiak, mahai inguruak eta lan espazioak izango ditu, baita gune ludikoagoak ere, eta 19 komunikazio original aurkeztuko dira. Lan horiek Espainia osotik bidali dira, eta Ospitalarioak Fundazioko eta San Juan de Dioseko zentroetan egiten ari diren lanketaren ikuspegi praktiko eta zorrotza emango dute gaixotasuna duten eta zaurgarri diren pertsonen arretan sortzen diren gai etikoei buruz, besteak beste.
Alejandro Florit Ospitalarioak Fundazioko Nortasun Ospitalarioko zuzendariak azaldu duenez, “bioetika funtsezkoa da profesional asisentzial guztientzat, eta gure nortasunaren parte da, Hospitalitatea partekatzen dugun balioa den heinean, eta, beraz, beti izan behar dugun eta bizirik mantendu eta betikotu behar den asistentziarako begirada bat da”.
“Nolabait, Ethicare bezalako foroak sustatzeko erantzukizuna sentitzen dugu, bertan hausnartu eta eztabaidatu ahal izateko, aliatuak –pertsonak edo erakundeak– bilatzeaz gain, horretan lagunduko digutenak”, adierazi du, bere aldetik, Jose M. Galanek, Espainiako San Juan de Dioseko Etika saileko zuzendariak.
Ethicare’25 Ospitalarioak Fundazioa eta Espainiako San Juan de Dios garatzen ari diren lankidetzan beste urrats bat da, behar duten pertsonen bizitza eta osasuna hobetzen jarraitzeko.
Informazio guztia: https://ethicare.es/ethicare2025