Gure fisioterapeutak, Fisioterapia Neurologikoa Euskadiko I. Jardunaldietan
Joan den urriaren 25ean, Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Fisioterapia Arloko taldeak, Iban Arrien buru zela –arloko arduraduna eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoko lehendakaria–, Fisioterapia Neurologikoaren Euskadiko 1. Jardunaldietan parte hartu zuen, Bilboko Bizkaia Aretoan. Euskal Herriko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu zuten topaketa, Neurologiako Fisioterapeuten Espainiako Elkartearen laguntzarekin (AEF-Neuro), eta arlo









