EDUCA-V gure ikerketa, Informaciones Psiquiátricas aldizkarian

Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (antes Aita Menni)
Salud mental | Discapacidad intelectual | Neurorrehabilitación y daño cerebral | Persona mayor
Gaurkotasuna
Aldizkariak “Efectividad de un programa psicoeducativo para cuidadores de personas con daño cerebral adquirido: un ensayo controlado aleatorio (EDUCA-V)” ikerlana jasotzen du, International Brain Injury Association elkartearen Brain Injury aldizkarian argitaratua, lanketan Ospitalarioak Fundazioa Euskadi, Fundación Hospitalarias Madrid, Ospitalarioak Fundazioa Nafarroa eta Ahizpa Ospitalarioen FIDMAG ikerketarako fundazioko kideek parte hartu dutelarik.
Gainera, Informaciones Psiquiátricas aldizkariaren azken zenbakiak beste artikulu batzuk argitaratu ditu:
“Importancia de la labor de enfermería en salud mental. A propósito de un caso”, Palentziako gure Zentro Soziosanitarioko erizain taldeak sinatuta, azaltzen duena erizaintzako zaintza plan pertsonalizatu batek eragin positiboa izan zuela eskizofrenia eta jokabide errepikakorrak dituen paziente baten egonkortze psikopatologikoan.
“Programa Familiar Transdisciplinar en Discapacidad Intelectual: estudio piloto basado en la sintomatología del cuidador” izenburuko artikuluan, Fundación Hospitalarias Tenerifeko Eguneko Arreta Zentroko hiru profesionalek arazo horri heltzen diote, osasun fisiko eta mentalari lotutako aldagai klinikoen harremana ikertzeko, baita horietan diziplinarteko esku hartze programa pilotu batek zer eragin izango lukeen ikertzeko ere.
“Experiencia de un grupo psicoeducativo en trastorno bipolar” artikuluak, Fundació Hospitalàries Barcelona Nordeko bi profesionalek sinatuta, nahasmendu bipolarra duten 9 pazienteren egonkortasun klinikoa mantentzeko diseinatutako taldeko programa psikohezitzaile batean zentratzen da. Azterlanak programaren eraginkortasuna erakusten du, baita parte hartzaileen gogobetetze maila altua ere egindako esku hartzeari buruz.
Fundació Hospitalàries Martorelleko profesional batek sinatuta, “Desregulación emocional en el trastorno por consumo de sustancias: una revisión bibliográfica desde la perspectiva de las terapias contextuales” artikuluak, berriz, erregulazio emozionala hobetzeko terapiei eta kontsumoaren murrizketari lotutako gaur egungo ebidentzia zientifikoa aztertzen du, eta testuinguruko terapiak horrelako nahasmenduen tratamenduan etorkizun handiko tresnak direla iradokitzen du.