DIUko taldeak Jokabidearen Nahasmenduei buruzko Estatuko 7. Kongresuan parte hartu du

Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Desgaitasun Intelektualeko Unitateko (DIU) profesionalen taldeak online parte hartu zuen Jokabidearen Nahasmenduei buruzko Estatuko 7. Kongresuan. Topaketa urriaren 23an eta 24an egin zen, formatu hibridoan, Sant Joan de Déu – Fundació Althaia ospitaleko ekitaldi aretoan, Manresan..
“Prebenitzea elkarrekin bizitzeko: bizitzan zehar desgaitasun intelektualeko jokabidearen nahasmenduei aurre egiteko prebentzio estrategiak” izenburupean, kongresuak estatuko eta nazioarteko espezialista nabarmenak bildu zituen, ezagutza, berrikuntza eta ikerketa hobetzeko, eta haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroan jokabidearen nahasmenduak dituzten pertsonen beharrei erantzuteko, desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentala, kalte zerebrala edo erasan neurologikoko beste gaixotasun batzuk dituzten pertsonak izan.
Bi urtean behin, Sant Joan de Déu – Osasun Mentaleko AMPAANS Katedrak, Manresako Xarxa Assistencial Universitàriak (UVic – UCC) eta Althaia Fundazioak antolatzen duten gune bat da, gogoeta egiteko, esperientziak trukatzeko eta praktika onen zabalkundea egiteko.
Zazpigarren edizio honetan, bi egunez prebentzio estrategiak aztertu ziren diziplina anitzeko ikuspegi intersekzionaletik, giza portaerari ulermen sakon batetik helduz, laguntasun proaktiboko bideetara iristeko.
Kongresuan prebentzioaren garrantzia nabarmendu zen, ez bakarrik gatazka saihesteko modu gisa, baita aukerak sortzeko, loturak indartzeko eta aniztasuna errespetatzen duten ingurune inklusiboak eraikitzeko tresna gisa ere.
Topaketa hauek tresna zehatzak eta praktika profesionalera transferigarriak eskaintzeko pentsatuta daude, eta DIUko taldeak bertan parte hartzeak berretsi egiten du Ospitalarioak Fundazioa Euskadik etengabeko prestakuntzarekin eta pertsonan oinarritutako arreta ereduarekin duen konpromisoa. Frogatu da familiei laguntzeko partekatu ziren estrategia prebentiboak eta hartutako neurriak eraginkorrak direla ingurune positibo bat lortzeko, eta desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako ingurune osasungarri eta inklusiboagoak garatzen laguntzen digute.













