Hartutako Kalte Zerebralaren Eguneko kontzertua Donostian

Pertsona talde handi bat, batzuk gurpil-aulkian, gizonezko koru bateko kideen aurrean dago, eliza bateko erretaula baten aurrean

Joan den larunbatean, urriaren 25ean, 18:00etan, Kalte Zerebrala duten Pertsona eta Familien ATECE Gipuzkoa elkarteak eta Ospitalarioak Fundazioa Euskadik (lehen, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak) ohiko kontzertua antolatu zuten, urtero urriaren 26an izaten den Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela eta. Edizio honetan, gizonezko ahots baxuen Eragiyok Abesbatza izan zen emanaldiaren protagonista. Formazioak obra tradizional eta folklorikoen interpretazioa eta musika sakratu, zarzuela eta operako errepertorio zabal bat uztartu zituen. Taldeak askotariko programa aurkeztu zuen, besteak beste, J. BrahmsF. Mendelssohn-BartholdyR. GuridiP. Aldave edo F. Escudero konpositoreen lanekin.

Berriz ere, kontzertu korala San Bizente Elizan izan zen (San Joan kalea 15, Donostia) eta sarrera doakoa izan zen, lekuak bete arte. Zalantzarik gabe, kalitate musikal handiko emanaldia izan zen, non kalte zerebralaren errealitatea ikusarazi zen.

Musika hitzordura hartutako kalte zerebrala duten pertsonak eta senideak, sektore sanitario eta soziosanitarioko profesionalak eta publiko orokorra joan ziren, baita erakundeetako ordezkariak ere, hala nola Eider Mendoza, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Txaro Rodrigo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuko Mendekotasun eta Ezintasunen Arretarako zuzendari nagusia, eta Mariaje Idoeta, Donostiako Udaleko Gizartekintzako zinegotzia.

Ospitalarioak Fundazioa Euskaditik, Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroetako koordinatzaile Olatz Uriarte, Tratamendu Anbulatorioetako koordinatzaile Belen GarciaAne Navarro terapeuta okupazionala eta Ane Gurrutxaga idazkaria joan ziren. ATECE Gipuzkoaren ordezkariak izan ziren Jose Manuel Amador presidentea, Iratxe Beitia neuropsikologoa, Lourdes Carrasco gizarte langilea, Aitor Conde begiralea, Conchi Trecet logopeda eta Yolanda Sarasola zuzendaritza batzordeko kidea, erakundearen erabiltzaileak ahaztu gabe, hala nola EstitxuJexux Mari eta Iñaki, beste askoren artean.


Partekatu