Kanpo-kontsultak

Aita Mennik psikiatriako eta psikologiako kanpo-kontsulten zerbitzua du partikularrentzat, mutualitateentzat, aseguru-etxeentzat eta erakunde publikoentzat (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza, etab.). Gainera, peritazioak eta balorazio psikiatriko-psikologikoak egiten ditugu.

Monte Avril Zentroa (Bilbo)

Monte Avril Zentroa

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako zentroa, desgaitasun intelektuala edota gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen diena modu iraunkorrean, autonomia pertsonala hobetzeko edo mantentzeko, gaitasun funtzionalak sustatzeko eta entrenatzeko, eta ohiko zaintzaileei laguntza emateko. Zentroak prestazio prebentiboak, gaitzaileak eta asistentzialak eskaintzen ditu, autonomia pertsonalerako eta ingurune komunitarioan parte