Bilboko gunerik sortzaileena bisitatu dugu

Duela gutxi, Txurdinagabarri Egoitzako egoiliar talde bat Bilboko Zorrotzaurre uhartea bisitatu dugu, paseatuz, azoka txiki batera egindako bisitaz eta gosari partekatu batez egun desberdin batean gozatzeko. Artiach galleta fabrika zaharra izan zen helmuga, gaur egun espazio kultural eta sozial bizi bihurtua, “Open Espazioa” izenarekin.
Proiektua 2009an sortu zen, eta asteburuero “Vintage Bilbao” hartzen du, ekonomia zirkularreko azoka txiki bat. Instalazioetan Fab Lab Bilbao sorkuntza eta fabrikazio digitaleko zentroa ere badago, sorkuntzarako egonaldiak bultzatzeaz gain.
Bisitan, azoka txikian ibili ginen, arropa postuak, liburuak eta objektu bitxiak ikusten, oso giro onean. Kuxkuxean ibiltzeko, komentatzeko eta, kasuren batean, zentrora altxor txiki bat eramateko aukera paregabea izan zen.
Goiza gosari berezi batekin amaitu zen, esparru berean dagoen Jardin Secreto tabernan. Txokolatea eta txurroak izan ziren protagonistak, barre eta berriketa artean.