Uda amaiera bizia Txurdinagabarrin

Uda amaiera honetan oso une bereziak izan ditugu. Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan, Bilbon, hiru irteera egin ditugu hondartzara: bi Ereagara (Getxo), eta bat La Arenara (Zierbena).
Horietan guztietan, Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen bainu egokituko zerbitzua izan dugu, eta, horri esker, gure egoiliarrek ura segurtasun eta erosotasun osoz gozatu ahal izan zuten. Bainu egokituaren arduradunak bereziki adeitsu eta arretatsuak izan ziren, eta egoiliarrek eta laguntzaileek asko eskertu zuten hori.
Bainuaz gain, egun bakoitzean paseatzeko eta inguruko tabernetan zerbait hartzeko eta pintxoren bat edo beste jateko aprobetxatu genuen. Elkarrekin denbora pasatzeko, barre egiteko eta eguraldi onaz gozatzeko modu bikaina izan zen.
Irteera horietara senide batzuk ere gehitu ziren, eta horrek esperientzia are aberasgarriagoa egin zuen.
Oporren amaierak gure begiraleetako biren seme eta alaba Alanen eta Juneren despedida ere ekarri zuen: Egoitzan bizi direnen lagunak dira txiki-txikitatik, eta jarduera ugari partekatzen dituzte haiekin. Oporretan libre ibili ziren sarritan Egoitzara joateko, baina, irailarekin batera, klasera itzultzeko ordua iritsi zen, eta, beraz, zer ideia hoberik agur festa bat ospatzea baino, garai guztietako haur kantuen karaokearekin eta merienda batekin.
Eta hil honetan oraindik bero egunak izan direnez, egoiliar batzuek Txurdinagako kiroldegiko igerilekuan azken sartu-irtena egiteko aprobetxatu dute, Egoitzaren ondo-ondoan baitago.