Neurorrehabilitazioa eta kalte zerebrala

Urriak 25: Hartutako Kalte Zerebralaren Eguneko kontzertua Donostian

Coro Eragiyor

Datorren larunbatean, urriaren 25ean, 18:00etan, Kalte Zerebrala duten Pertsona eta Familien ATECE Gipuzkoa elkarteak eta Ospitalarioak Fundazioa Euskadik (lehen, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak) kontzertu antolatu dute, urtero urriaren 26an egiten den Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela eta.

Kontzertuak bat egiten du “Aurrerapenak iktusaren osasun eta gizarte arretan” jardunaldi teknikoarekin. Ostiralean, hilak 24, izango da, Gipuzkoako hiriburuko Aquariumean. Jardunaldiari esker, iktusa edo hartutako bestelako kalte zerebrala jasan duten pertsonentzako arreta integralari buruzko ezagutzak eguneratu eta esperientziak partekatu ahal izango dira, baita autonomia erraztu diezaieketen baliabideei buruzkoak ere.

Edizio honetan, gizonezko ahots baxuen Eragiyok abesbatza izango da emanaldiaren protagonista. Formazioak obra tradizional eta folklorikoen interpretazioa eta musika sakratu, zarzuela eta operako errepertorio zabal bat uztartzen ditu. Taldeak askotariko programa aurkeztuko du, besteak beste Brahms, Mendelssohn-Bartholdy, Guridi, Aldave edo Escuderoren lanekin.

Berriz ere, kontzertu korala San Bizente Elizan izango da (San Joan kalea 15, Donostia) eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Zalantzarik gabe, kalitate musikal handiko emanaldia izango da, non kalte zerebralaren errealitatea ikusaraziko den.

Eragiyok Abesbatza 2018an sortu zen, euskal musika tradizioa zaintzeko eta zabaltzeko, bai alderdi herrikoian, bai koral akademikoenean. Jon Larrauri Delikak zuzenduta, ERAGIYOK gizonezko ahots baxuek osatzen dute.

2018an sortu zenetik, abesbatzak hirurogeita hamar kontzertu baino gehiago eskaini ditu, eta ehun obra baino gehiago interpretatu ditu. Bere kalitateak eta konpromisoak lehen bi sari balio izan diote hainbat lehiaketatan, hala nola Errenteriako Gabon Kanten Probintzia Lehiaketan (2018) eta Bartzelonako Kant Koraleko Nazioarteko Jaialdian (2021).


Partekatu