Adineko pertsona
Entzierroak Txurdinagabarri zeharkatu du berriro
Sanferminak ospatzea Txurdinagabarri Egoitzako tradizioetako bat da urtero, eta aurten ez zen desberdina izango, Covida tartean izan arren.
Gure entzierro txikiak —zezen batentzat baino ez geneukan— egoitzako solairu guztiak zeharkatu zituen, sustoren bat edo beste emanez eta gure egoiliar batzuen toreatzeko grina agerian utziz; izan ere, muleta hartu, eta pase batzuk egitera animatu ziren.
Ez zen inor adarkadaz zauritu, baina barreak eta argazkiak ugariak izan ziren.