Eukaristia hunkigarri batekin gogoratu ditugu utzi gintuztenak

Azaroaren 6an, ostegunean, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan (Bilbo), azken urtean hildako egoiliarren omenezko eukaristia berezia ospatu genuen, eta bertan, bere familiek eta solairu guztietako eta eguneko zentroko partsonek parte hartu zuten.
Hitzordua beheko solairuko aretoan izan zen, eta horra bildu ginen gure komunitateko kide izan zirenei eta dagoeneko gurekin ez daudenei omenaldia egiteko. Ospakizun lasaia, zintzoa eta oso sentitua izan zen, eta keinu pertsonal eta sinbolikoak ez ziren falta izan.
Aldarearen atzean, egoiliarrek beraiek egindako kandelen konposizio batek erakusten zituen urtean zehar hil zirenen izenak. Haien memoria bizirik mantentzeko modu sinple baina oso hunkigarria izan zen.
Zeremonia senideekin berriz elkartzeko aukera ere izan zen, eta bereziki eskerrak ematen dizkiegu bertan egoteagatik eta gertutasunagatik. Oroitzapenak eta kontsolamendu hitzak partekatu genituen.
Horrelako topaketak garrantzitsuak dira guretzat. Dolua lantzen eta bidelagun izan genituenak ahaztu gabe aurrera egiten laguntzen digute.
















