Ospitalarioak Fundazioa Euskadi
127 urte eritasun mentala, adimen-desgaitasuna, kalte zerebrala edo adin handia duten pertsonei laguntzen.
Zaintza Eskola, zaintzaileentzako plataforma
Formazio praktikoa, laguntza teknikoa eta hobeto zaintzeko eta zaintzeko orduan hobeto sentitzeko baliabide baliagarriak.
Urruneko duna batzuek eta udazkeneko paisaia batek irabazi dute 5. Argazki eta Euskara Lehiaketa
Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Euskara Batzordeak antolatutako 5. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak! Harea eta ilunabarra izan ziren 2024ko edizioan irabazi zuten argazkien protagonistak, erabiltzaile eta langile kategorian, hurrenez hurren. Aurten, Musakolako (Arrasate) Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroko taldeak biak konbinatuko zituen irudi…
Jubileu Ospitalarioaren ospakizunean izan gara Madrilgo Almudena katedralean
Gure ospitaleko 18 laguneko talde bat joan zen Arrasatetik Jubileu Ospitalarioaren erromesaldian parte hartzera. Oso ekitaldi esanguratsua da komunitate ospitalario osoarentzat, eta urriaren 14an ospatu zen Madrilgo Almudena katedralean, Madrilgo artzapezpiku Jose Cobo kardinala buru zela. Topaketara pazienteak, erabiltzaileak, laikoak, kongregazioko ahizpak eta San Joan Jainkoarenaren anaiak, boluntarioak eta Ospitalarioak Fundazioko zentro guztietako langileak bildu ziren.
Gure Neurorrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzuak 958 lagun artatu zituen 2024an
Ospitalarioak Fundazioa Euskadiren Neuroerrrehabilitazio eta Kalte Zerebralaren Zerbitzuak 958 pertsona artatu zituen 2024an Arrasate, Donostia eta Bilboko zentro eta unitateetan. Ospitale-egonaldiak, anbulatorio-saioak eta kontsultak kontuan hartuta, asistentzia-jarduera orokorra %11,4 hazi zen aurreko urtearekin alderatuta. Kalte Zerebraleko Menni Sarearen 2024ko Memoriak (gaur…
Urriak 24: Jardunaldia: “Iktusaren osasun eta gizarte arretaren aurrerapenak”
Ospitalarioak Fundazioa Euskadik eta ATECE Gipuzkoa Gipuzkoako Hartutako Late Zerebralaren Elkarteak, “Iktusaren osasun eta gizarte arretaren aurrerapenak” jardunaldia antolatu dute, urriaren 24an, Donostiako Aquariumean (Gipuzkoa), Hartutako Kalte Zerebralaren Egunaren inguruan (urriak 26). Jardunaldia hartutako kalte zerebralaren tratamenduari buruz, bereziki iktusaren…
Osasun mentala
1898tik, gaixotasun mentala duten pertsonak artatzen ditugu, tratamendu farmakologikoa, psikoterapeutikoa, errehabilitazio psikosoziala eta gizarteratzea hartzen dituen ikuspegi espezializatu eta integral baten bidez, bizi proiektua berreskuratu eta bizi kalitate egokia mantendu ahal izateko.
Desgaitasun intelektuala
Desgaitasun intelektualaren, autismoaren espektroko nahasmenduaren eta nahasmendu mentalaren testuinguruan, jokabidearen nahasmenduak dituzten eta artatzeko ingurune babestu bat behar duten pertsonak artatzen ditugu.
Neuroerrehabilitazioa eta kalte zerebrala
Nerbio-sistema zentraleko lesioa edo garuneko lesio esanguratsua (iktusa, traumatismo kraneo-entzefalikoak…) jasan duten pertsonak artatzen ditugu, bizi-kalitateari eragiten dioten aldi baterako edo betiko ondorioekin.
Adineko pertsona
Gipuzkoan eta Bizkaian, psikogeriatrian eta zailtasun bereziko zaintzan espezializatutako adinekoentzako egoitzak kudeatzen ditugu, baita adinekoentzako eguneko zentroak ere.
Arreta soziosanitarioa
Eibarko Ospitaleko bi Egoitza Unitate Soziosanitarioak kudeatzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, mendekotasun iraunkorreko edo iragankorreko egoeran dauden pertsonak artatzeko, zeinek zainketa sanitario eta sozialeko premia handiak dituzten, ospitaleratze sanitarioko arretaren eta ohiko etxebizitza edo egoitza sozialeko arretaren artean dagoen zainketa eredu batean.
Mendekotasunerako laguntza teknikoak
Aita Menni Ahizpa Ospitalariek Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat Etxetek zerbitzua kudeatzen dute, lurraldean diferentzia funtzionala duten pertsonei laguntza teknikoak eta produktu lagungarriak eskaintzen dizkiena.
Gaurkotasuna
- 1 aipamen komunikabideetan
Artikuluak
Baratzezaintza terapeutikoaren onurak adimen desgaitasuna duten pertsonengan
Begiralea. Desgaitasun Intelektuala eta Espektro Autistaren Nahasmenduen Unitatea. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Nola egiten dioten aurre doluari adimen urritasuna duten pertsonek: berrikuspena eta azterketa
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Kalte zerebralaren pronostikoa eta errehabilitaziorako espektatibak: laguntasun zintzoko eredu baterantz
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Estimulazio magnetiko transkraniala: garuneko plastikotasunerako leiho bat, errehabilitazioan
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Goiko gorputz adarraren errehabilitazio robotikoa: berrikuntza funtzionalaren eboluzioa
Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera gaixotasun arraroen tratamenduan
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Nerea MeabeFisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.
Iktus baten ondoren goiko gorputz adarraren errehabilitazio motorraren lanketak: esplorazio ludikoaren eta zereginetara bideratutako entrenamenduaren integrazioa
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Haur fisioterapia uretan: ingurune urtarra, errehabilitazioaren aliatu
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Irma GarcíaFisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Komunikabideetan

- 3 zentroen titularrak gara:
-
- Ospitalarioak Fundazioa Euskadi – Ospitalea (lehen Aita Menni Ospitalea, Arrasate)
- Ospitalarioak Fundazioa Euskadi – Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo)
- Ospitalarioak Fundazioa Euskadi – Neuroerrehabilitazio Zentroa (Donostia)
- 16 zentro publiko kudeatzen ditugu Gipuzkoan eta Bizkaian.
- Etxetek kudeatzen dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekotasunerako laguntza-zerbitzua.
- Aholkularitza eskaintzen diegu Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bizkaiko Foru Aldundiko 13 zentrori.






















