Arrasate Gipuzkoa
Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (lehen Aita Menni Ospitalea)
Gesalibar auzoa, 15.
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Telefonoa: +34 943 794 411
Faxa: +34 943 796 161
E-maila: [email protected]



Unidades y Servicios
Egonaldi Ertaineko Unitatea
Nahasmendu mentalak izanik, ohiko egitura psikiatrikoen bitartez sendatzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako proiektu bat da, bai ingurune anbulatorioan, bai ospitaleratze laburrean. Akutuen unitateetan ohikoak baino ospitaleratze aldi luzeagoak behar dituzten pertsonak dira.
Egonaldi Luzeko Unitatea
Egonaldi Luzeko Unitateak ospitaleratze denbora mugatua eskaintzen du, baina ospitaleratze akutu, subakutu eta errehabilitazio unitateetakoa baino luzeagoa, eta 24 orduko estaldura medikoa du, gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei zuzenduta, baldin eta, aurretiko tratamendu anbulatorio zein ospitalekoekiko errefraktarioak izanik, eta narriadura eta desgaitasun funtzionala dutelako, interbentzio terapeutikoko eta errehabilitazioko aldi luzeak behar badituzte.

Gainbegiratze Ertaineko Unitatea
Gainbegiratze Ertaineko Unitatea Aita Menni Ospitalean dagoen egoitza unitate bat da, eta etxebizitza partekatu bat da. Egonaldi Luzeko Unitatetik datozen pertsonentzako trantsizio baliabide bat da, laguntzen ereduan oinarritutako programa terapeutiko indibidualizatuak ahalbidetzen dituena, erabiltzaileen inklusioa eta bizi kalitatea hobetzeko.
Zainketa Berezien Unitatea
Zainketa Berezien Unitatea ospitaleratze unitate bat da, eta gaixotasun mentala duten pertsonak hartzen ditu, patologia larriak dituztenak edo tratamenduarekiko erresistenteak diren prozesuak dituztenak, zeinek eguneroko jarduerarako independentzia funtzionalaren maila txikiagotzen duten, eta tratamenduaren ingurunean psikiatraren eta erizainen maila handiko gainbegiratzea behar dutenak, baita zaintza eta segurtasun neurriak.

Lege Psikiatriako Unitatea
Lege Psikiatriako Unitateak, ospitale-ingurune batean eta segurtasun-neurri handienekin, epai judizial batean zehaztutako segurtasun-neurri bat bete behar duten buru-eritasun larria duten pertsonak hartzen ditu.
Azterketa Psikiatriko-Legaletarako Unitatea
Gure Balorazio Psikiatriko-Legaleko Unitatea zerbitzu espezializatu bat da, balorazioak eta peritaje psikiatriko-legalak egiteko eta lege arazoei lotutako arazo psikiatriko eta psikologikoetan aholkatzeko, bai eremu judizialean, bai estrajudizialean.
Trauma psikologikoan esku hartzea
Langile espezializatuak ditugu bizipen traumatikoen (erasoak, bortxaketak, hondamendiak, suizidio saiakerak, larrialdi psikologikoak…) eta horiei lotutako nahasmenduen (Trauma Osteko Estresaren Nahasmenduak, etab.) lanketa psikoterapeutikoa eta psikofarmakologikoa egiteko. Larrialdien eta hondamendien arloan lan egiten duten profesionalak eta erakundeak prestatzen eta aholkatzen ditugu —Eusko Jaurlaritza, Gurutze Gorria…—, eta krisi egoeretan tokian bertan esku hartzen dugu.
Kanpo-kontsultak
Aita Mennik psikiatriako eta psikologiako kanpo-kontsulten zerbitzua du partikularrentzat, mutualitateentzat, aseguru-etxeentzat eta erakunde publikoentzat (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza, etab.). Gainera, peritazioak eta balorazio psikiatriko-psikologikoak egiten ditugu.
Desgaitasun Intelektualaren eta Jokabide Nahasmenduen Unitatea
Desgaitasun Intelektualaren eta Jokabidearen Asaldurararen Unitatea unitate espezializatu bat da, Desgaitasun Intelektualaren edo Nahasmendu Mentalaren testuinguruan jokabide asaldura larriak dituzten eta artatzeko ingurune babestu bat behar duten pertsonei zuzendua.
Autismoaren Espektroko Nahasmenduen eta Jokabidearen Nahasmenduen Unitatea
Autismoaren Espektroko Nahasmendu eta Jokabidearen Asaldurararen Unitatea unitate espezializatu bat da, Autismoaren Espektroko Nahasmenduaren testuinguruan jokabide asaldura larriak dituzten eta artatzeko ingurune babestu bat behar duten pertsonei zuzendua.
Desgaitasun Intelektualeko Trantsizioko Unitatea
UDITRAC Trantsizioko unitate espezializatu bat da, trebetasunak lantzera eta garatzera bideratua, pertsonak epe labur-ertainera ingurune komunitario batean txertatzeko. Zerbitzua desgaitasun intelektualaren, autismoaren espektroko nahasmenduaren eta nahasmendu mentalaren arloan jokabidearen nahasmendu arinak dauzkaten pertsonentzat da.
Ospitaleratze Unitatea
Kalte Zerebraleko Ospitaleratze Unitateak ospitaleratze erregimeneko errehabilitazioa lantzen du, fase subakutu goiztiarrenean.
Errehabilitazio Anbulatorioko Unitatea – Arrasate
Gure Errehabilitazio Anbulatorioko Unitateek errehabilitazio neurologikoko programa integralak ematen dituzte fisioterapiaren, terapia okupazionalaren, logopediaren eta neuropsikologiaren arloetan, diziplina anitzeko talde profesional espezializatu bati eskatuta.

Errehabilitazio Funtzionaleko Unitatea
Errehabilitazio Funtzionaleko Unitateek diziplina anitzeko arreta indibidualizatua eskaintzen diete mendekotasun iragankor edo iraunkorreko egoeran dauden adinekoei, mantenu osoko erregimenean eta egoitza ingurune batean: ebakuntza baten ondoren suspertzen ari diren adinekoak, egoitza bateko leku baten zain daudenak, edo atseden egonaldia egin nahi dutenak.
Unitate Psikogeriatrikoa
Psikogeriatriako Unitateak dementzia edo nahasmendu psikiatrikoa eta eta jokabidearen nahasmenduren bat duten adineko pertsonei arreta integrala ematera bideratuta daude, haien premiei dedikazio espezifikoa eskainiz, familia giro abegikorrean.
Gaurkotasuna
Artikuluak
Desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala eta jokabidearen nahasmendu arinak dituzten pertsonen esku hartze komunitarioaren erronkak eta estrategiak: ebidentzia zientifikoa eta esperientzia praktikoa
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Adimen artifiziala kalte zerebralaren balorazioan eta diagnostikoan: eredu prediktiboetatik eguneroko praktika klinikora
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Ekinoterapia gaixotasun mentalean eta desgaitasun intelektualean: zaldiekin lagundutako terapiaren onurak
Errehabilitazio eta Dinamizazioko Zerbitzuko koordinatzailea. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Zahartze azeleratua autismoaren espektroko nahasmenduan, gutxi esploratutako errealitatea
Psikologoa. Jokabidearen nahasmendua dakarren Desgaitasun Intelektualaren eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Baratzezaintza terapeutikoaren onurak adimen desgaitasuna duten pertsonengan
Begiralea. Desgaitasun Intelektuala eta Espektro Autistaren Nahasmenduen Unitatea. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Nola egiten dioten aurre doluari adimen urritasuna duten pertsonek: berrikuspena eta azterketa
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Kalte zerebralaren pronostikoa eta errehabilitaziorako espektatibak: laguntasun zintzoko eredu baterantz
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Estimulazio magnetiko transkraniala: garuneko plastikotasunerako leiho bat, errehabilitazioan
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.












