Leku publikoa eskatzea
Onartzeko baldintzak
Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzan leku bat lortu gura duten pertsonek baldintza hauek bete behar dituzte:
- 65 urtetik gorakoak edo zahartzaroko ohiko patologiaren bat izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
- Mendekotasuna aitortua izatea.
Tramitea hasi gura dut
- Joan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara.
- Eskatu mendekotasunaren balorazioa.Mendekotasunaren kalifikazioa jasotzen badu:
- Bete hemen sartzeko eskabidea.Eskabidean, lehentasunen arabera, zein Egoitzatan edo Zentrotan sartu gura duzun eskatu dezakezu.
Nola eskatu mendekotasunaren balorazioa edo berrikuspena?
Mendekotasuna: adinagatik, gaixotasunagatik, desgaitasunagatik edo autonomia fisiko, psikiko edo sentsorialaren faltagatik, bizi kalitate duina bermatuta izateko, etengabe hirugarrenen arretaren mende egon behar duenaren egoera.
Joan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara. Sartu esteka honetan, mendekotasunari eta izan ditzakezun baliabideei buruz gehiago jakiteko: www.bizkaia.net
Mendekotasunaren balorazioa
Mendekotasunaren balorazioa udal eta barruti bakoitzaren arabera dagozkizun Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen da. Jarri zaitez harremanetan dagokizun bulegoarekin ordua eskatzeko.
Mendekotasuna baloratzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu:
- Balorazioaren eskaera
- Errolda eguneratua
- Mediku txosten eguneratua
- Borondatezko ordezkaritzaren eredua
- Ordezkariaren NANaren fotokopia
- Balorazioa eskatzen duenaren NANaren fotokopia
- Banku fitxaren eredua
Eskatu dezaket zentroz aldatzea, senidea bere familia ingurunera hurbiltzea gura badut edo beste edozein arrazoirengatik?
Egokitzapen aldia igaro ondoren –hiru hilabete–, diputazioaren beste edozein zentrotara aldatzeko eskatu dezakezu. Gainera, lehentasuna izango du beste sarrera berrien aurrean.
Leku pribatua eskatzea
Leku pribatu bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan eta informazioa emango dizugu.
Mezu bat ere bidali dezakezu.
Gaurkotasuna
Artikuluak
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Opitalea.
Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko
Fisioterapeuta. Aita Menni Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroa.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adineko helduaren osasun mentala
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari mediko ohia.
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari mediko ohia.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Adineko Pertsonen arloako arduraduna.












