

Esperientzia
- 1898tik adinekoei laguntza psikiatrikoa ematen diegu
- Zentro propioak eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundienak kudeatzen ditugu
Berrikuntza eta kalitatea
- Espezializazioa dementzietan eta narriadura kognitiboan
- Espezializazioa konplexutasun handiko zainketetan
- Espezializazioa kalte zerebralean eta iktusean
Ikuspegi humanista
- Adineko pertsona da gure asistentzia ereduaren erdigunea
- Familiei laguntzeko zerbitzua
Adineko pertsonen egoitzak
574 plaza kudeatzen ditugu egoitzetan
Gure adinekoen egoitzetan, arreta pertsonal integrala eta denboran jarraitua ematen dugu. Batez ere menpekotasuna duten eta egoitza arreta iraunkorra edo aldi baterakoa behar duten 60 urtetik gorako pertsonentzat dira.
Gure egoitzetan:
- Adineko pertsonen autonomia pertsonala sustatzen dugu, bakoitzaren mendekotasun fisiko edo psikikoaren arabera, ahalik eta bizimodu normalena izan dezaten.
- Egoitzaren bizitza sozialean partaidetza aktiboa bultzatzen
- Adinekoak komunitatearen ingurunean, harreman familiar, sozial, politiko eta kulturalak mantentzea nahi dugu.
- Adinekoen gaixotasunak eta nahasmenduak kontrolatu eta jarraipen medikoa egiten dugu.
Egoitza Unitatea
Egoitza Unitateak arreta pertsonal integrala eta jarraitua emateko inguruneak dira, eta, batez ere, Mendekotasuna duten eta etengabeko arreta behar duten 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude.
Psikogeriatriako Unitatea
Psikogeriatriako Unitateak dementzia edo nahasmendu psikiatrikoa eta eta jokabidearen nahasmenduren bat duten adineko pertsonei arreta integrala ematera bideratuta daude, haien premiei dedikazio espezifikoa eskainiz, familia giro abegikorrean.
Errehabilitazio Funtzionaleko Unitatea
Errehabilitazio Funtzionaleko Unitateek diziplina anitzeko arreta indibidualizatua eskaintzen diete mendekotasun iragankor edo iraunkorreko egoeran dauden adinekoei, mantenu osoko erregimenean eta egoitza ingurune batean: ebakuntza baten ondoren suspertzen ari diren adinekoak, egoitza bateko leku baten zain daudenak, edo atseden egonaldia egin nahi dutenak.
Adineko pertsonen eguneko zentroak
316 plaza kudeatzen ditugu eguneko zentroetan
Gure eguneko zentroetan mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako mantentze eta errehabilitaziorako zainketak eskaintzen ditugu egunaren zati batean. Horrekin, pertsonak beren familia eta gizarte ingurunean ahalik eta denbora gehien eta ahalik eta maila funtzionalik eta bizi kalitaterik onenarekin egoteko aukera erraztea nahi da.
Gure eguneko zentroetan:
- Errehabilitazio funtzionala lantzen dugu. Pertsonaren defizit funtzionalak eta psikosozialak tratatzeko eta gaitasunak indartzeko programa espezifikoak aplikatzen ditugu, eta arreta berezia jartzen diegu narriatzeko arrisku handiena dutenei.
- Osasun arreta ematen dugu. Jarraipena Osasun Zentroekin eta Osasun Mentaleko Zentroekin koordinatzen da. Aldizka osasun kontrolak egiten ditugu eta osasun hezkuntza eskaintzen dugu erabiltzaileentzat eta senideentzat.
- Erabiltzaileari eta haren inguruneari arreta eta euskarri soziala ematen diegu. Bereziki, erabiltzailea ospitalez kanpoko ingurunean mantentzea bilatuz.
Gaurkotasuna
Artikuluak
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Opitalea.
Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko
Fisioterapeuta. Aita Menni Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroa.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adineko helduaren osasun mentala
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari mediko ohia.
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari mediko ohia.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Adineko Pertsonen arloako arduraduna.












