Ospitalarioak Fundazioa Euskadi
127 urte eritasun mentala, adimen-desgaitasuna, kalte zerebrala edo adin handia duten pertsonei laguntzen.
Zaintza Eskola, zaintzaileentzako plataforma
Formazio praktikoa, laguntza teknikoa eta hobeto zaintzeko eta zaintzeko orduan hobeto sentitzeko baliabide baliagarriak.
Ospitalitatea Gabonetan ere bizitzen da gure adinekoen egoitzetan
Ospitalarioak Fundazioa Euskadi-n ospitalitatea egunerokoan adierazten den balio nagusia da: alboan egotean, gertutasunean eta pertsonan oinarritutako arreta-ereduan. Gabonetan, zaintzeko modu honek esanahi berezia hartzen du, ongizatearen dimentsio emozionala eta harremanezkoa indartzen dituelako. Azken asteetan, Txurdinaga, Durango eta Gesalibarreko adinekoen egoitzetan hainbat jarduera antolatu dira helburu argi batekin: ongizate emozionala sustatzea, loturak sendotzea eta komunitatea eraikitzen jarraitzea. Bilboko Gabonetako giroaz eta …
Euskararen Eguna: hizkuntza partekatzen denean, bizirik dago
Abenduaren 3an, Euskararen Egunaren harira, gure zentro eta unitateak hitzez, kolorez eta emozioz bete ziren. Zentroetako lantaldeek eta erabiltzaileek beraiek, modu proaktiboan, euskara egunerokotasunetik, gertutasunetik eta partekatzetik ospatzeko jarduerak antolatu zituzten. Egun osoan zehar mural kolektiboak, bingo musikatu bat eta euskarazko hitz ederrez osatutako “hitz-zaparrada” egin ziren, beste hainbat ekimenekin batera. Ekintza xumeak izan arren, esanahi handikoak: euskara elkargune, adierazpide …
Desgaitasun intelektuala duten pertsonen sexualitateari buruz isiltasuna haustea, eskubide eta osasun kontu bat da
Sexualitatea pertsona ororen bizitzaren funtsezko arlo bat da. Hala ere, adimene urritasuna duten pertsonen sexualitateaz hitz egitean utsune, isilune, tabu asko dago oraindik pertsona hauen ongizatea, autonomia eta bizitza oso bat izateko eskubidea mugatzen dutenak. Errealitate hau modu era professional eta irekian hartzea, guztion ardura kolektiboa da. Urtetan zehar, adimen urritasuna duten pertsonen sexualitatea alde batera utzi edo gai deserosotzat …
Durangoko Barandiaran Egoitzak aurretiazko plangintza, erabaki hartze eta zainketetan duen eredu berritzailearengatik BFAren aitortza jaso du
Euskadiko Ospitalarioa Fundazioak kudeatzen duen eta Bizkaiko Foru baliabidea den Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzak eta eguneko zentroak, , 2025eko Iraupen Luze eta Ertaineko Zainketetak pertsonalizatzeko Jardunbide Egokietako aitormena jaso du Bizkaiko Foru Aldundiarengandik. Saria Erabaki hartze eta Zainketen Plangintza Aurreratuaren (PADyC) eredua zabaltzeari eman zaio hain zuzen ere. Tresna horrek pertsona bakoitzarekin, etorkizunean nola zaindua izan nahi duen zehaztu …
- 2 aipamen komunikabideetan
Osasun mentala
1898tik, gaixotasun mentala duten pertsonak artatzen ditugu, tratamendu farmakologikoa, psikoterapeutikoa, errehabilitazio psikosoziala eta gizarteratzea hartzen dituen ikuspegi espezializatu eta integral baten bidez, bizi proiektua berreskuratu eta bizi kalitate egokia mantendu ahal izateko.
Desgaitasun intelektuala
Desgaitasun intelektualaren, autismoaren espektroko nahasmenduaren eta nahasmendu mentalaren testuinguruan, jokabidearen nahasmenduak dituzten eta artatzeko ingurune babestu bat behar duten pertsonak artatzen ditugu.
Neuroerrehabilitazioa eta kalte zerebrala
Nerbio-sistema zentraleko lesioa edo garuneko lesio esanguratsua (iktusa, traumatismo kraneo-entzefalikoak…) jasan duten pertsonak artatzen ditugu, bizi-kalitateari eragiten dioten aldi baterako edo betiko ondorioekin.
Adineko pertsona
Gipuzkoan eta Bizkaian, psikogeriatrian eta zailtasun bereziko zaintzan espezializatutako adinekoentzako egoitzak kudeatzen ditugu, baita adinekoentzako eguneko zentroak ere.
Arreta soziosanitarioa
Eibarko Ospitaleko bi Egoitza Unitate Soziosanitarioak kudeatzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, mendekotasun iraunkorreko edo iragankorreko egoeran dauden pertsonak artatzeko, zeinek zainketa sanitario eta sozialeko premia handiak dituzten, ospitaleratze sanitarioko arretaren eta ohiko etxebizitza edo egoitza sozialeko arretaren artean dagoen zainketa eredu batean.
Mendekotasunerako laguntza teknikoak
Aita Menni Ahizpa Ospitalariek Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat Etxetek zerbitzua kudeatzen dute, lurraldean diferentzia funtzionala duten pertsonei laguntza teknikoak eta produktu lagungarriak eskaintzen dizkiena.
Gaurkotasuna

Teknologia benetan lagungarria da oztopoak gainditzen dituenean eta autonomia zein ongizatea handitzen dituenean

Ospitalarioak Fundazioa Euskadik 2025eko Urrezko FAAM Saria jaso du ikerketa sozial eta zientifikoan izan duen lidergo eta berrikuntzagatik
- Aipamen 1 komunikabideetan
Artikuluak
Desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala eta jokabidearen nahasmendu arinak dituzten pertsonen esku hartze komunitarioaren erronkak eta estrategiak: ebidentzia zientifikoa eta esperientzia praktikoa
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Adimen artifiziala kalte zerebralaren balorazioan eta diagnostikoan: eredu prediktiboetatik eguneroko praktika klinikora
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Ekinoterapia gaixotasun mentalean eta desgaitasun intelektualean: zaldiekin lagundutako terapiaren onurak
Errehabilitazio eta Dinamizazioko Zerbitzuko koordinatzailea. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Zahartze azeleratua autismoaren espektroko nahasmenduan, gutxi esploratutako errealitatea
Psikologoa. Jokabidearen nahasmendua dakarren Desgaitasun Intelektualaren eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Baratzezaintza terapeutikoaren onurak adimen desgaitasuna duten pertsonengan
Begiralea. Desgaitasun Intelektuala eta Espektro Autistaren Nahasmenduen Unitatea. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Nola egiten dioten aurre doluari adimen urritasuna duten pertsonek: berrikuspena eta azterketa
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Kalte zerebralaren pronostikoa eta errehabilitaziorako espektatibak: laguntasun zintzoko eredu baterantz
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Estimulazio magnetiko transkraniala: garuneko plastikotasunerako leiho bat, errehabilitazioan
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Komunikabideetan

- 3 zentroen titularrak gara:
-
- Ospitalarioak Fundazioa Euskadi – Ospitalea (lehen Aita Menni Ospitalea, Arrasate)
- Ospitalarioak Fundazioa Euskadi – Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo)
- Ospitalarioak Fundazioa Euskadi – Neuroerrehabilitazio Zentroa (Donostia)
- 16 zentro publiko kudeatzen ditugu Gipuzkoan eta Bizkaian.
- Etxetek kudeatzen dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekotasunerako laguntza-zerbitzua.
- Aholkularitza eskaintzen diegu Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bizkaiko Foru Aldundiko 13 zentrori.




















