Daño cerebral - Cinta de rehabilitación de la marcha en San Sebastián
Icono que representa la atención en daño cerebral

Neuroerrehabilitazioa eta kalte zerebrala

Dena ematen kalte zerebralaren ondoren bizi kalitatea berreskuratzen laguntzeko

Gure Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzuak garuneko lesio esanguratsua izan duten pertsonak artatzen ditu, lesioak bizi kalitatean eragina duten aldi baterako zein behin betiko sekuelak eragiten baititu. Kausarik ohikoenak iktusak eta traumatismo kranioentzefalikoak izaten dira.

Garuneko lesio horien ondoriozko sintomen esparrua oso zabala da, eta honelakoak agertzen dira: mugikortasun arazoak, elikadura arazoak, komunikazio arazoak, kognizio arazoak eta jokabide arazoak. Ondorioen multzo horrek, sarritan, autonomia nabarmen galtzea dakar. Koadro klinikoak konplexuak eta heterogeneoak dira beren aurkezpenetan, denboran zehar hedatzen dira eta diziplina anitzeko lanketak behar dituzte.

Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzuaren eginkizuna da errehabilitazio intentsibo eta espezializatua eskaintzea, bai ospitale-fasean, bai fase anbulatorioan, neuroerrehabilitazio robotikoko teknologia modernoena duten diziplina anitzeko talde profesionalen bidez. Bere misioan sartzen da, halaber, egunez okupatzeko laguntzak garatzea eta egoitzarako alternatibak sortzea lesio zerebralek eragindako ondorioak dituzten pertsonentzat.

Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua Ospitalarioak Fundazioaren Kalte Zerebraleko eta Neuroerrehabilitazioko Sareko parte da, eta horretara biltzen dira garuneko lesioek eragindako sekuelen errehabilitazioan espezializatuta dauden zentroetako zerbitzuak eta unitateak.

Tyromotionen Amadeo robota, garuneko kalteak dituzten pertsonei eskua errehabilitatzeko

Neuroerrehabilitazio robotikoa: aitzindariak teknologiarik aurreratuenarekin

Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua aitzindaria da sistema teknologiko aurreratuen erabileran, funtzio motor eta sentsorialak berreskuratzeko eta errehabilitazio neuropsikologikorako.

Goiko adarra errehabilitatzeko robotak: Amadeo, Diego, Pablo (Tyromotion).
Exoeskeletoak: Atlas 2023 (Marsi Bionics).
Zinta konputerizatuak eta martxa eta orekaren errehabilitaziorako gailuak: Lexo, Omego Pus, Tymo (Tyromotion), Tigo (TheraTrainer), Efo, Motomed, Dual ebike, Balance Tutor, Vibrosphere, Wii Balance Board, bipedestadoreak…
Etxebizitza egokitua, ingurunearen kontrol domotikoarekin, etxera itzuli aurretik eguneroko bizitzako jarduerak entrenatzeko.
Estimulazio magnetiko transkraneala: Magstim.
Irensketaren errehabilitazioa eta orofaziala: Vital Stim Plus, Neurotec Novafon, IOPI monitorea…
Errehabilitazio kognitiboa: Neuron Up.
Komunikazioaren sistema alternatiboak eta handigarriak: Iriscom, Tobii, The Grid, Toby, Ahots-anplifikadorea…
Errealitate birtualeko errehabilitazioa: Virtual Rehab.

Halaber, partner teknologikoekin lankidetzan aritzen gara, kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazio funtzionalari eta kognitiboari aplikatutako I+G+B proiektuen garapenean.

Unitateak eta Zerbitzuak

Ospitaleratze Unitatea

Kalte Zerebraleko Ospitaleratze Unitateak ospitaleratze erregimeneko errehabilitazioa lantzen du, fase subakutu goiztiarrenean.

Errehabilitazio Anbulatorioko Unitateak

Errehabilitazio Anbulatorioko Unitateek jarraipena ematen diete  kalte zerebraleko errehabilitazio programei , fisioterapiaterapia okupazionallogopedia eta neuropsikologia arloetan.

Gainera, hau eskaintzen dute:

  • Mediku errehabilitatzaile, neurologo eta psikiatraren kontsultak.
  • Kontrol medikoa.
  • Peritatzemediko-legalak.

Arrasateko Errehabilitazio Anbulatorioko Unitatea

Bilboko Errehabilitazio Anbulatorioko Unitatea

Donostiako Errehabilitazio Anbulatorioko Unitatea

Haurren Errehabilitazio Unitatea

Programa espezializatua 0 eta 18 urte bitarteko haurren diziplina anitzeko errehabilitazioangarapen psikomotorrean nahasmendua edo atzerapena, garuneko paralisiahartutako kalte zerebrala edo prozesu onkologikoen edo horien tratamenduaren ondorioz sekuelak badituzte.

Arreta Goiztiarreko Zentroa

0 – 6 urtekoentzat  Arreta Goitiarreko Zentro bat daukagu, Bizkaiko Foru Aldundiarekin itunduta.

Hemen dago:

BILBO

Neuroerrehabilitazio-zentroa

 

Eguneko zentroak

Kalte zerebraleko eguneko zentroek eguneko programak eskaintzen dituzte, kalte zerebral baten ondorioz desgaitasun larria duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Gainera, beste helburu nagusi bat da familiei laguntzea zaintzaile lanetan.

Arrasateko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroa

Donostiako Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroa

Hemen daude:

ARRASATE

Musakola Zentroa

DONOSTIA

Neuroerrehabilitazio-zentroa

Aholkularitza

Zentro propioetan kalte zerebrala duten pertsonei arreta emateaz gain, Ospitalarioak Fundazioa Euskadik horri lotutako zerbitzu espezifikoak ematen ditu –logopedia, neuropsikologia, psikiatria…– beste erakunde batzuen kalte zerebraleko zentroetan.

Artikuluak

Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera gaixotasun arraroen tratamenduan

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Nerea Meabe

Fisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.

Haur fisioterapia uretan: ingurune urtarra, errehabilitazioaren aliatu

Elena Tampán

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Zer da malgutasun kognitiboa?

Ane Martínez Oficialdegui

Psikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ospitalarioak Fundazioaren Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ospitalarioak Fundazioaren Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Opitalea.